Politika -

AUTOGOBERNUA

EH Bilduk, estatutu berriaren inguruko itunaz: 'Ez da independentziari buruzkoa'

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak gutxiengoek beto eskubiderik ez izatea defendatu du. Ez du baztertzen EAJrekin adostutako testuan aldaketak egitea, beti ere, oinarria errespetatuz.

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatua. Artxiboko argazkia: EFE
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatua. Artxiboko argazkia: EFE
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatua. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak estatutu berriaren inguruan EAJrekin Autogobernu Lantaldean lorturiko akordioa defendatu du: "Ez da independentziari buruzkoa; herritarrei izan nahi dutena erabakitzeko mekanismoak ematea da kontua". Halaber, gutxiengoek beto eskubiderik ez izatearen alde agertu da.

Onda Vasca irrati kateari eskainitako elkarrizketan azpimarratu duenez, EAJk eta EH Bilduk estatutu berriaz lorturiko adostasuna "aurrerapauso handia" da. Dena den, kontra daudenen jarrera aldatzeko lan egin behar dela uste du: "Ez gaude testuan aldaketak egitearen kontra, beti ere, oinarria errespetatzen bada".

Edozein kasutan, gehiengoa nagusitzearen eta gutxiengoek beto eskubiderik ez izatea nabarmendu du: "Babes gehiagorik ez badago guztia gelditu nahi izatea gutxiengoari beto eskubidea ematea da".

Gainera, Estatuarekin harreman eredu berri bat aldarrikatu du, "berdinetik berdinera".

Bestalde, Pedro Sanchez buru duen Gobernuak eta Pablo Iglesias Podemoseko buruzagiak adostutako neurriek 2019ko Estatuko Aurrekontuen onarpena erraztu ote dezaketen galdetuta, presidenteak babes zabalagoa behar duela eta, besteak beste, Kataluniako gaia mahai gainean egongo dela adierazi du.

Beitialarrangoitiaren esanetan, Sanchezi babesa eman ala ez erabakitzerakoan EH Bilduk aintzat hartuko du Espainiako Gobernuak presoen auzian hartzen duen jarrera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Araba Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea EAEko Autonomia Estatutua