Politika -
FRANTZIA
De Rugy Asanblea Nazionaleko presidentea izango da Frantziako Ekologia ministroa
Bestalde, Eliseoak Kirol ministro berria ere izendatu du, Laura Flesselek dimisioa eman ondoren. Roxana Maracineanu igerilari izandakoa izango da.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
François de Rugy, orain arte Asanblea Nazionaleko presidente izan dena, izango da Frantziako Ekologia ministro berria; joan den astean dimisioa aurkeztu zuen Nicolas Hulot aktibista ekologistak utzitako tokia beteko du. Halaber, Roxana Maracineanu igerilari izandakoa izango da Kirol ministro berria, Laura Flesselek astearte honetan, ezustean, dimisioa iragarri ondoren.
Hulot eta Flessel Frantziako Gobernutik kanpo direla, Emmanuel Macron presidenteak bere bi ministro ezagunenak galdu ditu. Orain ikusteko dago Gobernuan aldaketa gehiago egongo diren ala ez.