Politika -

KATALUNIA

Xavier Domenechek politika utzi du

Kataluniako Parlamentuko eserlekua utziko du eta baita Podem alderdiko eta Catalunya en Comuko zuzendaritza ere. Nekatuta dagoela azaldu du.

Xavier Domenech. Artxiboko argazkia: EiTB
Xavier Domenech. Artxiboko argazkia: EiTB
Xavier Domenech. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xavier Domenech politikari kataluniarrak astearte honetan iragarri duenez, Kataluniako Parlamentuan duen eserlekua utziko du, eta baita Podem alderdiko eta Catalunya en Comuko zuzendaritza ere. Politikoki eta pertsonalki nekatuta dagoela adierazi du. Pertsona berriei tokia utzi behar zaiela esan du, eta unibertsitatera itzultzeko asmoa agertu du. Dena den, eta politika utzi arren, aldaketaren alde lanean jarraituko duela nabarmendu du.

Sare sozialetan argitaratutako eskutitz baten bidez eman du erabakiaren berri. Gogoratu duenez, "pronostiko guztiak hautsiz", birritan irabazi zituzten hauteskunde orokorrak Katalunian, baina gerora, bera hautagai zela, Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan, ez zituzten esperotako emaitzak izan. Ildo horretan, dagokion erantzukizuna bere gain hartu du.

Hala eta guztiz ere, Parlamentuan "lan ona" egiten ari direla eta etorkizun laburrean fruituak jasoko dituztela azaldu du.

"Hausnarketa sakon baten ondotik, politikan nituen kargu guztiak uzteko garaia da, bai Parlamentuan, baita Catalunya en Comun eta Podem Catalunyan ere". Domenechen hitzetan, pertsona berriei lekua egiteko garaia da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Podemos