Politika -

URTE POLITIKOAREN HASIERA

Olanok babes osoa agertu dio estatutu berriaren inguruko akordioari

Gipuzkoako ahaldun nagusia Estatuarekin harreman eredu bat izatearen alde agertu da, eta erabakitzeko eskubidea instituzionalizatzearen beharra azpimarratu du herri gisa hazten jarraitzeko.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia. ETBren irudietatako ateratako pantaila-irudia.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia. ETBren irudietatako ateratako pantaila-irudia.
Olanok EAJ eta EH Bilduren autogobernuari buruzko akordioa babestu du

0:27

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak babes osoa adierazi dio EAJk eta EH Bilduk estatutu politiko berriaren inguruan lortutako akordioari. Gainera, erabakitzeko eskubidea instituzionalizatzearen beharra azpimarratu du "herri gisa hazten jarraitzeko eta ongizate ekonomiko nahiz soziala bultzatzeko".

Uda osteko lehen gobernu bileraren ostean, Gipuzkoako ahaldun nagusiak urte politiko berriko lehen prentsaurrekoa eskaini du.

Olanoren esanetan, ondo dago EAJk eta EH Bilduk lorturiko akordioa gainerako alderdiei zabaldu nahi izatea, baina, betiere, oinarriei uko egin gabe.

Iñigo Urkullu lehendakariak atzoko elkarrizketan egindako adierazpenez galdetu diote Olanori. Urkulluk esan zuen "ahalik eta adostasun zabalena lortzen" saiatuko dela, eta adostutakoa "hasierako" testua baino ez zela. Olanoren iritzian, "EAJren afiliatu eta militante guztiek oso argi" dute erabakitzeko eskubidearen babesa. "Afiliatu eta militanteok oso argi daukagu zein den gaur egungo egoera politikoaren printzipioa, hau da, etorkizuna erabakitzeko eskubidearen printzipioa", nabarmendu du.

Gainera, horren esanetan, EAJk eta EH Bilduk gizartearen gehiengoa ordezkatzen dute, baina positiboa litzateke, horren ustez, "alderdi politiko gehiagok eta, hortaz, herritar gehiagoren ordezkari gehiagok, printzipio hori babestuko balute". Olanok azpimarratu duenez, euskal herritarren erabakitzeko eskubidea ezin da alde batera utzi, EAJren eta EH Bilduren oinarriek adostutakoa beste batzuek ere onar dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoako albisteak EAJ Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak