Politika -

Hitzarmena, bertan behera

Saudi Arabiari armak saltzeko prozesua gelditu du Defentsa Ministerioak

Hala, eskatutako materialagatik ordaindu zituen 9,2 milioi euroak itzuliko dizkio, eta, beraz, bertan behera utziko du Espainiak eta Saudi Arabiak 2015eko urtarrilean sinatutako akordioa.

Margarita Robles. Argazkia: EFE
Margarita Robles. Argazkia: EFE
Saudi Arabiari armak saltzeko prozesua gelditu du Defentsa Ministerioak

2:20

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Armadaren laser bidezko 400 lehergailu Saudi Arabiari saltzeko prozesua bertan behera uzteko eginbideak abiatu dituela baieztatu du gaur Defentsa Ministerioak.

Hala, eskatutako materialagatik ordaindu zituen 9,2 milioi euroak itzuliko dizkiola ziurtatu du. Horrenbestez, bertan behera utziko du Espainiak eta Saudi Arabiak 2015eko urtarrilean sinatutako akordioa.

Cadena Ser irrati-kateak bart zabaldu duen informazioaren arabera, Yemen bonbardatzeko erabil zitzaketen lehergailu horiek.

Abuztuaren 16an, Defentsa Ministerioak argitu zuen armen salmenta berraztertuko zuela, batik bat, herritarren aurkako erasoak sahieste aldera. Horixe gertatu zen, hain zuzen, abuztuaren hasieran Yemenen, autobus baten aurkako erasoan. Hainbat haur hil zituzten, orduan.

Mota honetako materiala saltzeko eskumena ez dagokio Defentsa Ministerioari, Merkataritzaren Estatu Idazkaritzari eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioari baizik.

Gaur bertan, Amnistia Internazionala erakundeko, FundiPauko, Greenpeaceko eta Oxfam Intermoneko arduradunek Israeli eta Saudi Arabiari armak saltzearen kontra jasotako sinadurak emango dizkiote Xiana Mendez Merkataritza Estatuko idazkariari.

Bilera horretan, aipatutako gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariek "armen salmentaren berehalako gelditzea" eskatuko diote Gobernuari. Gainera, "armen esportazioan sekretismorik ez egotea" exjituko diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Saudi Arabiari buruzko albisteak