Politika -

Segurtasun publikoa

Marlaskak, Generalitateari: 'Segurtasuna Espainiako Estatuaren eskumena da'

Espainiako Gobernuko Barne ministroak esan du Kataluniako Segurtasun Batzordearen gai-zerrendako lehen puntuak autonomia erkidegoan 'segurtasun publikoaren analisi orokorrean' zentratu behar duela.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa. Artxiboko irudia: EiTB
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa. Artxiboko irudia: EiTB
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilariari bidalitako gutun batean esan dio, legediaren abera, segurtasun publikoa "Espainiako estatuaren eskumen eskusiboa" dela, eta, beraz, Kataluniako Segurtasun Batzordearen gai-zerrendako lehen puntuak autonomia erkidegoan "segurtasun publikoaren analisi orokorrean" zentratu behar duela.

Ministroak sinatu duen gutunak abuztuaren 28ko data du eta abuztuaren 23an egindako eskaintza errepikatu du, irailaren 3aren eta 7aren artean Segurtasun Batzordearen bilera egiteko eskaintza. Aldebiko goi-bilerarako Generalitateak eguna jakinaraztea besterik falta ez dela esan du.

Astelehen honetan, Buchek mezu bat bidali zion Grande-Marlaska ministroari, Segurtasun Batzordean Kataluniako gune publikoetan bzikidetzari buruz egitz egiteko eskaerari erantzunez, eta segurtasun "eskumena" Esquadra Mossoei "soilik" zegokiela nabarmendu zion.

Gainera, independentistei ustez egindako erasoetan Estatuko segurtasun indarren "aldi baterako erantzukizunak" eskatzen zizkion kontseilariak.

Idatzian, ministroa konbentzituta azaldu da Espainiako Gobernua eta Generalitatea "akordio batera iritsi"ko direla esatean, "lankidetza instituzioanala"ren barruan, eta lazo horiak jartzeak eta independentziaren aurkako pertsonek kentzeak eragindako bizikidetza arazoei buruz hitz egitea ekidin du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Bartzelona albisteak Espainiako Gobernua bideoak Albisteak Gaur Albisteak