Politika -

Elkarrizketa

Foro Soziala kezkatuta agertu da espetxe politikan eman ez diren urratsen aurrean

Agus Hernanen ustez, "gako nagusietako bat konponbiderako agenda" da, gaur egun "salbuespenezko kartzela politika indarrean" dagoela baieztatzen duten hainbat elementu baitaude.

Foro Soziala kezkatuta dago espetxe politikan ez delako aurrerapenik izan

0:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agus Hernan Foro Sozialeko koordinatzailea kezkatuta agertu da asteazken goiz honetan, Pedro Sanchezen gobernuak “ez duelako aurrerapausorik eman” espetxe politikaren inguruan.  Espainiako Gobernuak “denbora gehiago” behar duela aitortu duen arren, euskal presoen alorrean “urratsak ematen hasi behar” dela esan du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, uda amaitu aurretik “lekualdaketak” egingo zituela ulertu zion Pedro Sanchezi eta Jesus Loza Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari aurreko batean, batik bat gaixo dauden edota 70 urtetik gora dituzten presoen kasuan.

Halaber, Asturiasko Villabonako kartzelatik Basauriko espetxera eraman zituzten Olga Sanz Martin eta Javier Moreno Ramajo euskal presoen “lekualdaketen” harira, hirugarren graduan egonda legeak horrela aurreikusten zuela esan du.

Hernanen ustez, "gako nagusietako bat konponbiderako agenda" da, aspaldi atzean geratu zen testuinguru jakin bati erantzuten dion "salbuespenezko kartzela politika indarrean" jarraitzen duela baieztatzen duten hainbat elementu baitaude gaur egun.

Ildo horretatik, “gehiengo instituzional, politiko, sindikal eta sozialak” espetxe politikaren alorrean urratsak ematea eskatu duela nabarmendu du Hernanek. Halaber, biktima batzuk presoak hurbiltzearen alde agertu direla ziurtatu du.

Horiek horrela, "Euskal Herrira begira" dezala eskatu dio Foro Sozialeko koordinatzaileak PSOEri, eta salbuespenezko kartzela politika aldatzeko Espainiako Kongresuan behar besteko babesa erdietsi dezakeela egiaztatzeko deia egin dio Sanchezen gobernuari.

109 preso

Hernanek azaldu duenez, Espainiako Gobernuaren datuen arabera “Euskal Herriko kartzeletara hurbildu daitezkeen” 109 preso daude gaur egun, baina denbora honetan Sanchezen exekutiboak kartzela politikan ez duela inolako aldaketarik egin deitoratu du.

Bestalde, urtarrilaren 6an iraganaren gaineko autokritika egiteko prest agertu ziren euskal presoak, baina kartzela politika aldatzeko eman behar dituzten neurriak zehazteko eskatu diote Sanchezen gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAE Presoak bideoak ETA Eguneko albisteak Eguneko albisteak Espetxe politika