Politika -
Instrukzio fasean
Arabako ustezko espioitza kasuaren sumarioa sekretupetik atera dute
Kasuak deskubrimendu delitua eta sekretuak ezagutzera emateko delitua ikertzen ditu. Espioitza azpijokoan bi ertzain eta Aitor Telleria EAJko buruzagi ohia nahastuta daude.
Erredakzioa
Gasteizeko Instrukzioko laugarren epaitegiak, Araban ustez izandako espioitza kasua ikertzen duen jardueraren sumarioa sekretupetik ateratzea erabaki zuen atzo. Kasu horretan bi ertzain era Iñaki Telleria Arabako EAJko buruzagi izandakoa egotzita daude.
Kasua instrukzio fasean dago eta deskubrimendu eta sekretuak jakitera emateko delitua edota dokumentuen zainketan desleialtasuna eta sekretuen haustea ikertzen ditu.
Prozedurak zazpi liburuki eta 1.601 folio ditu eta bi ertzain eta Aitor Telleria EAJko kide izandakoa aipatzen ditu. Telleria funtzionario-eroskeriagatik ere ikertzen ari dira, EAJk Araban duen beste hainbat arduradun bezala.
Telleriaren bulegoan, funtzionario-eroskeriagatik egindako miaketan, txosten batzuk aurkitu zituen Poliziak eta ondorioz ikerketa bat abian jartzea erabaki zuten.
Atzemandako txosten horretan Arabako gizarteko pertsona ezagunen eguneroko bizitzaren datuak agertzen ziren. Hori guztiaren berri epaitegiari eman zioten eta ikerketa berri bat egitea erabaki zuten.