Politika -

Lekualdaketa

Altsasuko auzia dela eta espetxeratutako bi gazte Euskal Herrira lekualdatuko dituzte

Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea dira horiek. Auzitegi Nazionalak bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zien biei, taberna batean bi guardia zibilei eta haien bikotekideei eraso egitea egotzita.

Epaiketa. Artxiboko argazkia: EiTB
Epaiketa. Artxiboko argazkia: EiTB
Epaiketa. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasuko auzian zigortutako zazpi gazteetako bi laster lekualdatuko dituzte Euskal Herriko kartzela batera, ostiral gau honetan naiz.eus hedabideak jakitera eman duenez. Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea dira horiek. Auzitegi Nazionalak bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zien biei, taberna batean bi guardia zibilei eta haien bikotekideei eraso egitea egotzita.

Antza denez, Madrilgo Soto del Real kartzelako sartze moduluan dauzkate biak, eta aurki lekualdatuko dituzte Euskal Herrira.

Espetxean dauden gazteei bederatzi eta 13 urte bitarteko kartzela-zigorrak ezarri zizkien Auzitegi Nazionalak. Altsasuko gazteen gurasoek helegitea jarri zuten, zigorrak "neurriz kanpokoak" zirela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Presoak argazkiak Alderdi politikoak berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Altsasu azken ordukoa Gazteak gaur Espetxe politika