Politika -
Biktimen onarpena
Polizia gehiegikerien euskal legearen aurkako helegitea kendu du PSOEren Gobernuak
Mariano Rajoyren Exekutiboak ipini zuen bere garaian Auzitegi Konstituzionalean, Iñigo Urkulluren Kabinetearekin konstituzionaltasuna zalantzan zuten hainbat arauren moldaketa adostu ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Gobernuko Ministroen kontseiluak ostiral honetan adostutakoaren arabera, polizia gehiegikerien biktimen aurkako euskal legearen aurkako helegitea kenduko du. Mariano Rajoyren Exekutiboak ipini zuen bere garaian Auzitegi Konstituzionalean, Iñigo Urkulluren Kabinetearekin konstituzionaltasuna zalantzan zuten hainbat arauren moldaketa adostu ostean.
Espainiako eta Euskadiko administrazioek zenbait berrikuntza hitzartu zituzten joan den astean, lankidetzarako aldebiko batzorde teknikoan. Arauak polizia gehiegikerien biktimak erreparatzeko helburua izatea nahi dute.
Batzorde horrek Justizia epaitegiak ordezkatzeko xedea zuela salatu zuen helegitean Rajoyren Exekutiboak. Orain, akordio horren bidez, hori saihestu nahi izan dute. Hala, Konstituzionalak polizia gehiegikerien Nafarroako legearen oinarrizko artikuluak baliogabetu ditu, Botere Judizialaren eskumen esklusiboak hartzen dituela ulertuta.
Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernurako sailburuaren esanetan, bi legeen artean "desberdintasun handiak" daude. Joan den astelehen arratsaldean Espainiako Gobernuarekin akordioa sinatu zuen, eta Meritxell Batet Lurralde Politika eta Funtzio Publikorako ministroari igorri zioten. Hurrengo egunean onetsi zuen Batetek.
Hitzarmenaren arabera, ostiraleko Ministroen Kontseiluan onartu behar zuten helegitea kentzea, epaitegietako prozesua amaitzeko. Hori dela eta, gaur bertan, legearen aurkako inkonstituzionaltasun helegitea bertan behera uztea eskatu dio organo horrek Pedro Sanchez Exekutiboko presidenteari.
Orain, Urkulluren Exekutiboak arauaren erreforma bultzatu beharko du Eusko Legebiltzarrean, talde parlamentarioek bozka dezaten.
Kritikak
PP eta Ciudadanos alderdiek Auzitegi Konstituzionaleko helegitea mantentzeko eskaria egin zuten. Popularren iritziz, nazionalistek "legea saihestu eta botere judizialari zegozkion zereginak" bere gain hartu nahi zituzten.
Biktima guztiak onartzea ospatu du Urkulluk
Iñigo Urkullu lehendakaria pozik agertu da gaur, Espainiako eta Euskadiko Gobernuen akordioari esker, PPko Exekutiboak poliziaren gehiegikerien legearen aurka aurkeztutako helegitea kendu dutelako. Izan ere, "lehen aldiz posible izango da biktima guztiak modu berean onartzea legearen aurrean".
Sare sozialen bidez, "berri ona dela adierazi du, biktima guztiak onartzea eta erreparatzea posible" izango delako.
Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernurako sailburuak, bere aldetik, polizia gehiegikerien biktimen legearen konstituzionaltasuna defendatu du. Eusko Jaurlaritzak moldatu egin du, Auzitegi Konstituzionaletik "libratzeko", eta Espainiako Gobernuak helegitea kendu egingo duela iragarri du, inpugnatutako arauak aldatu ostean.