Politika -

Armagabetzearen ostean

Foro Sozialak erakunde, alderdi eta eragileen arteko adostasuna azpimarratu du

Ekimeneko kideak Jaurlaritza, Arartekoa, EPPK eta beste 70 entitate baino gehiagorekin bildu dira presoen gizarteratzea aztertzeko asmoz, besteak beste.

Foroko kideak, gaur Bilbon egindako agerraldian. Argazkia: Foro Social
Foroko kideak, gaur Bilbon egindako agerraldian. Argazkia: Foro Social
Foroko kideak, gaur Bilbon egindako agerraldian. Argazkia: Foro Social

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Konponbiderako Premiazko Agendan adostasun zabal eta sendoa” dagoela azaldu dute Foro Sozial Iraunkorrak, Sarek eta Etxeratek. ETAk armagabetzea 2017ko apirilean egin ondoren, erakundeekin, alderdiekin eta eragileekin bilera-sorta egin dute.

Foro Sozialak gaur jakitera eman duenez, “armagabetzearen biharamunean, gobernuen, alderdien, sindikatuen eta gizartearen arteko elkarrizketa esparruak sortzeko lanean hasi ginen, gutxieneko akordioak adosteko; ezberdinen arteko konfiantzak eraikitzeko”.

Orain arte, Eusko Jaurlaritzarekin, Manu Lezertua Arartekoarekin, Nafarroako Herriaren Defendatzailearekin, EPPK presoen kolektiboarekin, “gizarteko eragileekin eta 72 pertsona ospetsurekin” bildu dira.

Foro Sozialak iragarri duenez, “pertsona preso gaixoen, gerturatzearen eta espetxe politikako eskumenen” inguruko akordio batzuk lortu dira.

“Konponbiderako Premiazko Agendaren inguruan adostasun zabala eta sendoa” dagoela bileretako ondorio nagusia da. Gaixo dauden presoak eta adinekoak aske uztea, gerturatzea, bigarren gradura pasatzea, Frantzian betetako zigorren metaketa eta espetxe eskumenen transferentzia aurreikusten ditu agendak.

Hala ere, ez dago ezer aurreikusirik, “jokalekua orain definitzen ari delako. Espainiako Gobernua bera pixkanaka-pixkanaka bere bide-orri zehazten ari da”.

EPPK presoen kolektiboarekin egindako bilera positiboa izan zela esan du Foro Sozialak.

“Biktima guztiak entzun behar dira. Baina politika publikoak interes orokorrean oinarritu behar dira; kasu honetan erabateko konponbidea lortzeko aurrerapausoak ematen jarraitu behar da”, azaldu dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Terrorismoaren Biktimak Gaur