Politika -
Presoak
Jose Javier Oses presoa aske geratu da, sei urteren buruan
Senideek eta lagunek harrera egin diote Osesi, Soriako kartzelaren atarian, espetxe horretan eman baitu azken urtea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jose Javier Oses presoa aske utzi dute larunbat honetan, espetxean sei urte eman ostean, horietako bost, Frantzian, presoen familien elkartea den Etxeratek jakitera eman duenez.
Senideek eta lagunek harrera egin diote Osesi, Soriako kartzelaren atarian. Ihes egin ostean, Oses 2012an atxilotu zuten Frantzian, eta zortzi urteko espetxealdia ezarri zioten ETAren aparatu logistiko-militarraren kide izatea leporatuta.
2009an Iruñean izandako Korrikan ustez terrorismoa goratzeagatik, Oses Espainiara ekartzea agindu zuen iaz Auzitegi Nazionalak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea