Politika -

KATALUNIA

ERCk irabaziko lituzke hauteskundeak eta independentismoak gehiengoa handituko luke

CEO Iritzi Ikerketetarako Zentroak egindako azken barometroaren arabera, alderdi errepublikarrak botoen % 24 eskuratuko luke, Ciutadansen (% 21,4) eta JxCat-en (% 17,9) aurretik.

Hauteskunde egun bat Katalunian. Artxiboko argazkia: EFE
Hauteskunde egun bat Katalunian. Artxiboko argazkia: EFE
Hauteskunde egun bat Katalunian. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak egingo balira ERC izango litzateke lehen indarra botoen % 24 eskuratuta (35-37 eserleku), Ciutadans (C's) eta JxCat-en aurretik, CEO Iritzi Ikerketetarako Zentroak egindako azken barometroaren arabera.

Alderdi independentistek (ERC, JxCat eta CUP) Parlamentuan duten gehiengoa areagotuko lukete; izan ere, guztien artean 70 eta 76 aulki artean izango lituzkete. Ciutadans litzateke bigarrena botoen % 21,4 lortuta (29 eta 30 eserleku artean) eta Junts per Catalunya (JxCat), ostera, hirugarrena litzateke botoen % 17,9 eta 27-29 eserlekurekin.  PSCk botoen % 15,5 bereganatuko luke (19-21 aulki), Catcomu-Podem koalizioak % 7,8 (8-10 aulki), CUPek botoen % 7 (8-10 aulki) eta PPk, azkenik, % 3,8 (3-4 aulki).

Jordi Argelaguet CEOko zuzendariak eman ditu ostiral honetan azken barometroaren inguruko xehetasunak, prentsaurrean. Azaldu duenez, 1.500 elkarrizketa egin dituzte ekainaren 23tik uztailaren 14ra bitartean. JxCat-en jaitsieraz galdetuta, Carles Puigdemont buruzagia atzerrian egon izanak eta presentzia mediatikoa galdu izanak eragina izan duela uste du.

ERC eta JxCat-en arteko aldea "handiagotu" egingo litzateke, independentismoaren barruko indar korrelazioa aldatuz.

Buruzagi politikoez galdetuta, Oriol Junqueras ERCko presidentea da galdeketan parte hartu duten kataluniarren artean puntuazio altuena lortu duena: 6,16. Carles Puigdemontek doi-doi lortu du bosteko marra gainditzea (5,01) eta Quim Torra egungo Generalitateko presidenteak, berriz, ez da bostera iritsi (4,89).

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Berriak Politika Alderdi politikoak bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Kataluniako hauteskundeak Hauteskundeak