Politika -
Katalunia
Carme Forcadell Tarragonako espetxe batera eramango dute
Kartzelaz aldatzea eskatu du Kataluniako Parlamentuko presidente ohi berak, bere familiarengandik gertuago egoteko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohia Tarragonako El Catllar espetxera eramango dute datorren asteko amaieran, Forcadellek berak eskatuta, Generalitateko Justizia saileko bozeramaile batek baieztatu duenez.
Forcadellek 10 egun darama Puig de les Basseseko espetxean, Figueresen, Dolors Bassa Lan kontseilari ohiarekin batera. Bere familiarengandik gertuago egoteko, kartzela-aldaketaren eskaera bere abokatuaren bitartez bideratu du.
Martxoaren 23an Alcala Mecoren kartzelan espetxeratu zituzten Forcadell eta Bassa, matxinadagatik eta bidegabeko erabiltzeagatik auzipetuko zituztela Pablo Llarena epaileak jakinarazi ostean.