Politika -

Espetxe politika

Frantziak Suberbiola, Goieaskoetxea eta Bengoa presoak hurbildu ditu

Igor Suberbiola eta Ibon Goieaskoetxea Arlesetik Mont-de-Marsanera hurbildu dituzte, eta Asier Bengoa Clairvauxetik Lannemezanera.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzian espetxeratuta dauden hiru preso Euskal Herritik hurbilago dauden kartzeletara hurbildu dituzte. Igor Suberbiola, Ibon Goieaskoetxea eta Asier Bengoa izan dira oraingoan.

Etxeratek ohar baten bidez zabaldu duenez, Igor Suberbiola donostiarra eta Ibon Goieaskoetxea busturiarra Arlesetik Mont-de-Marsanera hurbildu dituzte.

Bestalde, Asier Bengoa gasteiztarra Clairvauxetik Lannemezanera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak Frantzia ETA Eguneko albisteak Albisteak Macronen Gobernua