Politika -
SETIENEN HERIOTZA
Urkulluk Setienen gertutasuna, konpromisoa eta eskuzabaltasuna azpimarratu ditu
Lehendakariak azpimarratu duenez, 'pertsona ona' eta 'bokazio sendokoa' zen, eredua Elizarentzat eta herriarentzat.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Iñigo Urkullu lehendakariak goizaldean hil den Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituaren "gertutasuna" eta "eskuzabaltasuna" azpimarratu du, Elizan eta "gure herrian" eredu.
Jose Maria Setien bart hil da Donostia Ospitalean, igandean izandako iktusaren ondorio larriak ezin gaindituta. 90 urte zituen.
Twitter sare sozialean argitaratutako mezu batean honela definitu du: "Pertsona ona, formazio sakona eta bokazio sendoa zuena, bizitzan konpromiso zuzena eta zintzoa erakutsi zuena beti".
"Bere gertutasuna eta eskuzabaltasuna eredu izan dira Elizan eta gure Herrian. Bizikidetza erein zuen gure artean eta hazi hori zaintzen eta indartzen jarraituko dugu", amaitu du Urkulluk.