Politika -

Bilera Moncloan

Estatua-Katalunia aldebiko Batzordea berriz biltzea adostu dute Torrak eta Sanchezek

Autodeterminazioaren inguruan “hitz egiteko gutxi” dagoela esan dio Sanchezek Torrari, eskubide hori Konstituzioan jasota ez dagoelako.

Pedro Sanchez eta Quim Torra Moncloa jauregian. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Quim Torra Moncloa jauregian. Argazkia: EFE
Pedro Sanchezek irribarretsu agurtu du Quim Torra

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatua-Katalunia aldebiko Batzordea berriz biltzea adostu dute Quim Torra Generalitateko presidenteak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, Carmen Calvo Exekutibo zentraleko presidenteordeak gaur azaldu duenez. 2011n bildu zen azkenekoz.

Gainera, Espainiako Gobernuak Kataluniako zenbait legeri Auzitegi Konstituzionalean jarri dizkion “betoak” kentzeko konpromisoa hartu du Sanchezek Torraren aurrean.

Calvoren hitzetan, Konstituzionalaren aurrean aurkeztutako helegiteak atzera botatzeko prest dago Exekutibo zentrala. Pobrezia energetikoa edo klima aldaketako legeen kasua da, besteak beste.

Bestalde, autodeterminazioaren inguruan “hitz egiteko gutxi” dagoela esan dio Sanchezek Torrari, eskubide hori Konstituzioan jasota ez dagoelako.

Calvok agerraldia egin du, Sanchez eta Torra Moncloa jauregian bildu ondoren. Bileran, Generalitateko presidenteak autodeterminazio eskubidea planteatu duela baieztatu du Calvok.

Konstituzioarekin eta Kataluniako Estatutuarekin erantzun dio Sanchezek, Espainiaren deszentralizazio maila handia gogoraraziz. Proposamen horren inguruan akordiorako tarterik ez dagoela errepikatu du presidenteordeak.

 

Torra: "Generalitateak independentzia lortzeko formularik ez du baztertzen"

 

Generalitateak “independentzia lortzeko formularik baztertzen ez” duela esan dio Torrak Espainiako Gobernuaren presidenteari. Zentzu horretan, “elkarrengandik urrun” daudela onartu du Kataluniako buruzagiak.

Sanchezekin bildu ondoren, Blanquerna Zentroan prentsaurrekoa eman du Torrak. Hala eta guztiz ere, gatazka “politiko” bezala landu behar dela Espainiako Gobernuak onartzea, “akordio esanguratsua” dela uste du Torrak. Generalitateko agintariaren ahotan, bi buruzagiek “edozeri buruz hitz egiteko” aukera izan dute batzarrean, eta “aldebiko” harremanari hasiera eman diote, “laster” bigarren bilera bat izango baitute.

 

Torra: 'Ez dugu inolako biderik baztertuko independentzia lortzeko'
Torra: 'Ez dugu inolako biderik baztertuko independentzia lortzeko'
Torra: 'Ez dugu inolako biderik baztertuko independentzia lortzeko'

3:24

 

Madrilera eraman behar zuen abiadura handiko trena hartu baino lehen Torrak Twitterren nabarmendu duenez, Sanchezek Kataluniarentzat "proposatzen duen konponbidea entzuteko borondatearekin" joan da Moncloa jauregira.

Torrak honako mezua bota du Twitterren: "Madrilera bidean, Espainiako Estatuak Katalunian sortu duen egoera larria Sanchezi azaltzeko, eta berak proposatzen duen konponbidea entzuteko borondatearekin".

Bilera 11:30ean hasi da, eta bi administrazioen artean normalizazioa eta distentsioa lortzea izan du helburu.

Kataluniako eta Espainiako buruzagien arteko azken batzarra 2012ko irailean egin zuten Mariano Rajoyk eta Artur Masek, baina ordurako giroa oso gaiztuta zegoen Auzitegi Konstituzionalak bi urte lehenago Estatutua murrizteko emandako epaia dela eta.

Independentistek ez dute ezer berririk ikusi Moncloan izandako bileran
Independentistek ez dute ezer berririk ikusi Moncloan izandako bileran
Independentistek ez dute ezer berririk ikusi Moncloan izandako bileran

1:17

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako prozesua zuzenean