Politika -
PRESOAK
Jurdan Martitegi eta Aitzol Etxaburu Mont-de-Marsango espetxera hurbildu dituzte
Martitegi Moulinseko espetxean zegoen, 800 kilometrora, eta Etxaburu, ostera, Clairvauxen, 1.050 kilometrora.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Frantziako Gobernuak Jurdan Martitegi eta Aitzol Etxaburu euskal presoak Mont-de-Marsango kartzelara (Landak, Okzitania) gerturatu ditu, Etxerat presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez.
Durangoko presoa Moulinseko espetxean zegoen, 800 kilometrora, eta Etxaburu ondarrutarra, ostera, Clairvauxen, 1.050 kilometrora.
Azken lekualdatzeak aintzat hartuta, Frantziak 16 preso gerturatu ditu Lannemezango eta Mont-de-Marsango espetxeetara urtea hasi denetik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea