Politika -

BIKTIMEN AITORTZA

Polizia gehiegikerien biktimen legea uztailean desblokea daiteke

Legebiltzarrak 2016an onartu zuen legea, baina Auzitegi Konstituzionalak behin-behinean bertan behera utzi zituen hainbat artikulu, Mariano Rajoyren Gobernuak jarritako helegite baten ondotik.

Lehendakariak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak gaiaz hitz egin dute gaurko bileran EFE
Lehendakariak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak gaiaz hitz egin dute gaurko bileran EFE
Polizia gehiegikerien biktimen legea uztailean desblokea daiteke

1:04

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua hil honetan bertan ahaleginduko dira Eusko Legebiltzarrak 2016ean onartu eta Auzitegi Konstituzionalak behin-behinean bertan behera utzi zuen polizia gehiegikerien biktimen legea desblokeatzen.

Jesus Loza Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari berrian eman du gaur albistea, Iñigo Urkullu lehendakariarekin Lehendakaritzan batzarra egin ondoren.

Amaieran Lozak azaldu duenez, batzarrean hainbat gai izan dituzte mahai gainean: migrazioa, presoen gerturatzea eta 1978tik 1999ra bitartean EAEn izandako polizia-abusuen biktimak aintzat hartu nahi ditu legea, etab.

Rajoyren Gobernuak legearen kontrako errekurtsoa aurkeztu zuen, besteak beste, biktima nor den eta nor ez den ebaztea auzitegien eskumena dela iritzita.

Eusko Jaurlaritzaren esanetan, ostera, legeak nazioarteko zuzenbidea eta Konstituzioa errespetatzen ditu. Are gehiago, Eusko Jaurlaritzak horretarako eskumena duela azpimarratu du.

Lozak aurreratu duenez, Pedro Sanchezen Gobernuak zein Jaurlaritzak legea desblokeatzeko beharra ikusten dute, "biktimak gogoan"; izan ere, legea geldiarazita dagoen bitartean ezin dira aitortu ezta erreparatu ere. Ahal dela, hilabete honetan bertan konponbide bat aurkitzekotan gelditu dira bi aldeak, helegitea erretiratzeko formularen bat bilatuta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Azken albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Espainiako Gobernua albisteak Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Polizia indarkeriaren kasuak