Politika -

JAIOTZA

Irene Montero sei hilabeteko zegoela erditu da bikiez

Sei hilabeteko zegoela jaio dira eta behaketa gelan daude; ama, berriz, ondo dago. Irene Montero eta Pablo Iglesias Podemoseko buruzagiek martxoan iragarri zuten bikiak izango zituztela udazkenean.

Pablo Iglesias eta Irene Montero. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Iglesias eta Irene Montero. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Iglesias eta Irene Montero. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irene Montero Unidos Podemosek Espainiako Diputatuen Kongresuan duen bozeramailea sei hilabeteko zegoela erditu da bikiez, alderdi moreko iturriek jakinarazi dutenez.

Aipaturiko iturrien arabera, bi jaioberriak Madrilgo ospitale publiko bateko behaketa gelan daude, eta ama ere ondo dago.

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak eta Irene Monterok martxoan iragarri zuten bikiak izango zituztela udazkenean, Facebook sare sozialean argitaratutako bi mezuren bitartez. Orduan iragarri zutenez, haurrak irailean edo urrian jaiotzea aurreikusten zuten.

Montero azken egunera arte aritu da lanean; izan ere, atzo bertan, RTVEko administrazio kontseilua berritzeko Kongresuan egin zen osoko bilkuran parte hartu zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia argazkiak Pablo Iglesias Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Podemos berriak Umeak Gurasoak  gaur