Politika -

Kartzela-politika

Marlaska, ETAko presoei buruz: 'Ez gaitezen zoratu. Legea ezarriko da'

Presoak gerturatzeko datarik ez dago aurreikusita, baina Tratamendu Batzordeak bakoitzaren ikerketa indibiduala egingo du, espetxe-legediaren arabera, esan du Espainiako Barne ministroak.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Marlaska presoei buruz: 'Ez gaitezen erotu. Legea beteko da'

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Maslaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak astearte honetan azaldu duenez, ETAko presoak Euskal Herriko kartzeletara gerturatzeko datarik ez dago aurreikusita, baina espetxe-legediaren arabera egingo da, Tratamendu Batzordeak preso bakoitzaren ikerketa indibiduala burututa.

"Ez gaitezen zoratu. Legea ezarriko dugu", nabarmendu du Barne ministroak, Ser kateari eskainitako elkarrizketa batean. Espetxe-legedia modu "egokian, arraizkoetan eta legearen arabera" ezarriko dela errepikatu du.

Kartzela bakoitzeko funtzionarioek eta Tratamendu Batzordeek aztertuko dute kasu bakoitza, funtzionario hauek direlako, ministroaren hitzetan, "benetako profesionalak eta objektiboak".

Marlaskak azaldu du presoak kartzela batean edo bestean jartzea ez dela espetxeko onura, eta barneko preso guztiei, ETAkoei ere, banan banako tratamendua eskaintzen dieletela.

"Tratamenduak jarraitzen dituzten presoak daude. Batzuk garbiketa lanetan edota liburutegian inplikatzen dira, eta beste batzuk bat beran ere ez", adierazi du Barne ministroak. ETA Zuzenbide Estatuak garaitu duen "beste errealitate sozial" bat dagoela gaineratu du, eta gizarteak "desegin" duela, ez hark "itxura formal batean" esan zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak