Politika -
'Altsasu auzia'
Altsasuko gazteak Iruñeko kartzelara eramatea eskatu du Nafarroako Parlamentuak
Adierazpen instituzionalak Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren aldeko botoak jaso ditu, PSN abstenitu egin da, eta UPNk eta PPNk kontra bozkatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzordeak adierazpen instituzional bat onartu du, horren bidez, Ganberak beharrezkotzat jotzen du foru Gobernuak kudeaketak egitea Altsasuko zortzi gazteak Iruñeko kartzelara eramateko.
Adierazpen instituzionalak Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren aldeko botoak izan ditu, PSN abstenitu egin da, eta UPNk eta PPNk kontra bozkatu dute.
Adierazpenak “beharrezkotzat” jotzen du foru Gobernuak Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusiaren aurrean kudeaketak gauzatzea Altsasu auziagatik kartzelan dauden zazpi gazteak Iruñeko kartzelara "ahalik eta lasterren eramatea lortzeko".