Politika -

Mobilizazioa

'Mozal Legea' indargabetzeko eskatu du Eleak mugimenduak Donostian

Eleak mugimenduaren kideek salatu dutenez, lege horrek ia 300.000 herritar zigortu ditu Espainiar Estatu osoan, eta "131.470.026 euro bildu ditu isunetan".

'Mozal Legea'ren kontrako beste elkarretaratze bat egin dute Donostian. Argazkia: EiTB
'Mozal Legea'ren kontrako beste elkarretaratze bat egin dute Donostian. Argazkia: EiTB
'Mozal Legea'ren kontrako beste elkarretaratze bat egin dute Donostian. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eleak mugumenduak 'Mozal Legea' izenarekin ezagutzen den Herritarren Segurtasun Legearen aurkako protesta antolatu du larunbat honetan Donostian, eta lege hori indargabetzeko eskatu du.

Eleak mugimenduko kideek agiria irakurri dute, eta jakitera eman dute Euskadiko eta Nafarroako talde parlamentarioei eskatu dietela "Madrilen ekimena bultzatzeko lege hori indargabetzeko asmoz, orain hori egitea posible baita".

Salatu dutenez, lege horrek "285.919 herritar zigortu ditu Espainiar Estatu osoan, eta 131.470.026 euro bildu ditu isunetan", urte honetakoak kontuan hartu gabe. "Horien artean, zigorren % 35 baino gehiagok eragin zuzena du oinarrizko eskubide zibiletan eta politikoetan", azpimarratu du.

Eleak mugimenduaren iritzian, "ekimen desberdinei Legeak emandako erantzuna beti berdina izan da: funtsezko eskubide zibilen eta politikoen urraketa", hori dela eta, lege hori indargabetzea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Gipuzkoa Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak