Politika -
'Altsasu auzia'
Manifestazioa egin dute Madrilen, Altsasuko gazteak aske uztea eskatzeko
Bestalde, Amnistia Internazionalak esan du auzia "inoiz ezin izan zela terrorismo bezala ikertu, kalifikazio horrek inpaktu larria izan duelako bai ikerketan, baita epaian ere".
Agentzia | Erredakzioa
Mila pertsona baino gehiagok eskatu dute Altsasuko (Nafarroa) zortzi gazteak aske uztea, larunbat honetan, Madrilen, "hori astakeria, Altsasukoak kartzelan eta La Manada aske" oihu artean.
Madrilen Altsasukoei babesa emateko plataformak deituta (alderdiak, sindikatuak, kolektiboak eta mugimendu sozialak biltzen ditu), manifestatzaileek hirigunea zeharkatu dute Puerta del Soletik Justizia Ministeriora iritsi arte, "justizia eta askatasuna" eskatzeko, "tabernako liskartzat" hartzen duten gertaeraren aurrean.
"Askatasuna Altsasuko gazteentzat" lelopean, bertaratu direnek hainbat kontsigna batera esan dituzte, eta prozedura horren eta La Manadakoaren arteko alderaketak egin dituzte, "hori astakeria, Altsasukoak kartzelan eta La Manada aske" oihu artean.
Hainbat oihu izan dira entzungai, hala nola, "muntaia poliziala", "Altsasu justizia", "zuek faxistak zarete terroristak". Normaltasuna lagun egin dute manifestazioa, aparteko jazoerarik gabe, eta kritikak egin dizkiete Auzitegi Nazionalari eta komunikabideei.
Auzipetuetako senideak ere bertan izan dira. Horietako batek, zehazki, "Madrildik jasotako elkartasuna" eskertu du, "jai-gau batean taberna batean izandako liskar batengatik" bizitzen ari diren "kalbarioaren aurrean".
Familiarrek eta manifestatzaileek kamisetak eta pegatinak erakutsi dituzte, “Etxera. Altsasukoak aske” leloarekin. Besteak beste, Josuk eta Manolok, eta "proportzionaltasuna" eskatu dietei auzitegiei.
"Ikusi beharko litzateke zer pasatuko litzatekeen tabernako liskar hau Extremaduran edota Andaluzian izan balitz", adierazi du Josuk. Manolok honako hitzok esan ditu: "Zigor bat bilatu dute terrorismoaren aurkako politika justifikatzeko, ETA dagoeneko ez dagoelako".
AIk uste du 'Altsasu auzia' "inoiz ez litzatekeela terrorismotzat jo behar izan"
Amnistia Internazionalaren ustez, 'Altsasua auzia' "inoiz ez litzateke terrorismo bezala ikertu behar izan, kalifikazio horrek inpaktu larria izan duelako bai ikerketan, baita epaian ere".
Ohar batean, erakundeak adierazi du "terrorismo delitua egozteak salbuespenezko ikerketa eta prozedura gauzatzea eragin" duela, "ohiko prozeduran erabiltzen denaren ezberdina".
Halaber, kezkatuta agertu da Fiskaltzak "terrorismo kalifikazioa mantendu" duelako, epaiari helegitea jartzean.
Amnistia Internazionalaren hitzetan, "zigortutako pertsona guztiek OSPA mugimenduarekin zerikusia dutela esateak, epaian zigortuetako biri bakarrik egiten zaienean aipamen konexio horrekin, eta, gainera, legeztatuta dagoen mugimendua izanik, motibazio ideologikoa izateko susmoa eragiten ari zaie, eta horrek adierazteko, biltzeko eta iritzi publikorako askatasun eskubidea urratu dakizkieke".