Politika -

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Aldaketa politiko sakon baten alde eginez ekin dio Otegik EH Bilduren aurrekanpainari

EH Bilduk 2019ko Udal eta Foru Hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu. Urkullu-Sanchez bileraren inguruan, Ipar Euskal Herriko lehendakariarengandik ikasteko esan dio lehendakariari.

EH Bilduren ekitaldia, gaur, Donostian. Argazkia: @ehbildu (Twitter)
EH Bilduren ekitaldia, gaur, Donostian. Argazkia: @ehbildu (Twitter)
EH Bilduren ekitaldia, gaur, Donostian. Argazkia: @ehbildu (Twitter)

AGENTZIAK | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren urteko Udal eta Foru hauteskundeetarako eta Batzar Nagusietarako hautagaiak aurkeztu ditu gaur EH Bilduk. Arnaldo Otegi koalizioko koordinatzaile nagusiak esan du herritarren arazoak konpontzeko izan ditzaketen hautagairik onenak dituztela: "Gure hautagaiek egoerak eskatzen duen maila, zintzotasuna, eta gaitasun intelektuala dute".

Donostian, hautagaien aurkezpen ekitaldian egin ditu adierazpen horiek. Taula gainera, Otegiren atzean, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko udaletarako hautagaiak zeuden batetik: Reyes Carrere, Miren Larrion, Jone Goirizelaia, eta Joseba Asiron, eta Foru Aldundirako hautagaiak bestetik: Juan Karlos Izagirre (Gipuzkoa), Kike Fenandez de Pinedo (Araba), Bea Ilardia (Bizkaia) eta Bakartxo Ruiz (Nafarroa).

EH Bilduko koordinatzaileak easn du "neoliberaldismoak" "beldurra" ezarri nahi duela gizartean: pentsionistengan, gazteengan, langileengan, eta jendarte osoan, oro har.

Horregatik arazo horiei aurre egiteko aukera direla hauteskunde hauek esan du Otegik: "Gauzak ezin direla aldatu esaten duten horiei guztiei esaten diegu badaukagula plan bat gauzak aldatzeko".

Erasotzaileak "babesten" dituen Estatu bat

"Erasotzaileak babesten dituen Estatu bat" dela Espainiakoa uste du Otegik, "bortxatzaileak ere babesten dituena" eta "inpunitate sistema bat ezartzen duena" esan du, Altsasu eta La Manada kasuei erreferentzia eginez.

Eta ildo horretan, bi kasuen arteko lotura "Guardia Zibila eta militarrak" direla nabarmendu du.

Iñigo Urkulluri eskaria

EH Bilduri ondo iruditzen zaio Iñigo Urkullu lehendakaria Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin biltzea, baina Arnaldo Otegik, Ipar Euskal Herriko lehendariarengandik ikasteko esan dio Urkulluri, eta eskaera zuzena egin dio:  Espainiako gobernuarekin bildu aurretik, Etxegaraik Iparraldean egiten duen bezala,  alde guztiekin hitz egiteko eta adostutako mezua helarazteko eskatu dio. Hitz egin dezala "herri gisa eta ez alderdi gisa", alegia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EH Bildu Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023