Politika -
Larunbatean
Altsasukoen aldeko kolektiboek manifestazioa deitu dute Madrilen
Protesta 19:00etan abiatuko da Puerta del Soletik, eta Justizia Ministerioan bukatu.
agentziak | erredakzioa
Auzitegi Nazionalak (guardia zibilen eta horien bikotekideen aurkako erasoa dela eta) zigortu dituen Altsasuko zortzi gazteen aldeko kolektiboek manifestazioa deitu dute larunbaterako Madrilen, aske uztea ekatzeko.
Madrileko Altsasuren Aldeko Plataformak deitu du protesta Lavapieseko (Madril) Teatro del Barrio antzokian egindako ekitaldi batean. Besteak beste, Willy Toledo aktoreak, Cesar Strawberry Def con Doseko abeslariak eta Gabriel Rufian ERCren diputatuak parte hartu dute. Rufianek "errepresaliatuei" elkartasuna adierazteko bideoa bidali du.
Willy Toledo "Estatu frankista espainiarreko ziegetan nekez bizi diren ehunka preso politikoen" alde agertu da eta, bere iritzian, Altsasukoak "hamaikagarren muntai judizial, polizial, politiko eta mediatikoaren" biktimak dira.
Def con Dosen abeslariak, bestalde, "harrituta" agertu da "Justizia erabileragatik tresna politiko gisa", "erabat neurrigabeak" diren zigorra jartzeko, "goizaldeko bostetan herriko jaietan izan zen borroka" batengatik.
Testuinguru horretan, Sol Sanchez IUren Madrilgo bozeramalea beldurrik ez izan eta manifestazioan parte hartzeko deia egin du, "demokraziarik ez zuzenbide Estaturik" ez dela salatzeko. Martxa Puerta del Soletik abiatuko da19:00etan, eta Justizia Ministerioan bukatu.
Ildo beretik mintzatu da Cristina Fallaras ekintzaile eta idazleak. Fallarasen esanetan, sare sozialetako aktibismotik irten eta manifestazioak, plantoak eta sinadura bilketak kalean egiteko beharra dago, "borroka birtualak ez baitu arrastorik uzten".
Enrique Santiago PCEren idazkari nagusiaren iritzian, Altsasukoen epaia "errepresiboa da eta etsaiaren zigor zuzenbidea aplikatu du". Gainera, frankismoaren ostean Botere Judiziala "ez garbitzean egindako hanka-sartzea" erakusten du.