Politika -

Rajoyren ordezkoa

Saenz de Santamaria ere, PP zuzentzeko hautagai

Rajoyren Gobernuaren 'bigarrenak' agerraldia egingo du 13:00etan.

Saenz de Santamaria, artxiboko argazki batean. EFE
Soraya Saenz de Santamaria. EFE
'Proiektu ireki, baikor eta integratzailea aurkezten dut'

0:33

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteorde ohiak gaur Twitter bidez iragarri duenez, Alderdi Popularra zuzentzeko hautagai izango da.

Bihar, asteazkenarekin, amaituko da hautagaitzak aurkezteko epea, eta ia azken unera arte itxaron du Saenz de Santamariak berea iragartzeko.

Buruzagi 'popularrak'  agerraldia deitu du, 13:00etan hasita, Kongresuko Lehoien Atean. Aukeratutako lekuak badu garrantzia; izan ere, gainerako hautagaiek PPren egoitza aukeratu dute iragarpena egiteko.

 

 

Santamariarekin, bost dira jada Rajoyren lekua hartzeko hautagaiak:  Jose Manuel Margallo, Pablo Casado, Jose Ramon Garcia Hernandez eta Jose Luis Bayo.

Alderdi Popularreko zenbait baroiren babesa edukiko luke Saenz de Santamariak, batez ere Euskadiko PPkoen artean. Alfonso Alonso EAEko Alderdi Popularraren presidenteak joan den astean nabarmendu zuenez, alderdiak eraberritze sakona behar du, eta hori gidatzeko pertsona egokia izan daiteke presidenteorde ohia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Mariano Rajoy Espainia Eguneko albisteak Albisteak