Politika -

IZENDAPENAK

Sanchezen Gobernuak Maria Jose Segarra proposatu du Estatuko fiskal nagusi kargurako

Ministroen Kontseiluak proposatu du orain arte Estatuko fiskal nagusi izan den Julian Sanchez Melgar ordezkatzeko.

Maria Jose Segarra. Argazkia: EFE
Maria Jose Segarra. Argazkia: EFE
Maria Jose Segarra. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Ministroen Kontseiluak Maria Jose Segarra —orain arte Sevillako buru izan dena— proposatu du Estatuko fiskal nagusi kargurako, Julian Sanchez Malgar ordezkatuz.

Izendapena berresteko, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aldeko txostena izan eta Diputatuen Kongresuko tramitea gainditu beharko du.

1963an jaioa, UPF fiskal aurrerakoien elkarteko kidea da Dolores Delgado Justizia ministroaren moduan. Joan den apirilean, Delgadorekin batera Fiskalen Kontseiluko kide aukeratu zuten.

Azken 14 urteetan Sevillako fiskalburua izan da. Candido Conde Cumpidok proposatu zuen kargurako eta birritan berritu diote.

Consuelo Madrigalen atzetik bigarren emakumea litzateke Estatuko fiskal nagusi karguan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa