Politika -

Mont-de-Marsan

Frantziak Asier Ezeiza presoa hurbildu du

Hernaniarra Tarasconeko espetxean zegoen, Euskal Herritik 640 kilometro baino gehiagora. 8 eta 6 urteko bi kartzela-zigor betetzen ari da.

Mont-de-Marsaneko espetxea (Frantziako hegoaldea). Artxiboko irudia: EiTB
Mont-de-Marsaneko espetxea (Frantziako hegoaldea). Artxiboko irudia: EiTB
Mont-de-Marsaneko espetxea (Frantziako hegoaldea). Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asier Ezeiza ETAko presoa Mont-de-Marsaneko espetxera hurbildu du Frantziako Gobernuak, mugatik 140 kilometrora, Etxerat presoen senideen elkarteak jakitera eman duenez.

Hernaniarra Tarasconeko espetxean zegoen, Euskal Herritik 640 kilometro baino gehiagora. 8 eta 6 urteko bi kartzela-zigor betetzen ari da.

Ezeiza duela 40 urte jaio zen Hernanin (Gipuzkoa). Dijonen (Frantzia) atxilotu zuten 2008ko uztailean, Olga Comesekin batera. Lehergailuak egitea leporatuta, 6 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten 2012ko azaroan.

2013ko urrian berriro zigortu zuten. Orduan 8 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, 2005eko apirilean Frantziako enpresa batean lehergailuak egiteko substantziak lapurtzeagatik. Konpainiako zaindaria atxiki zuten lapurretan.

Erakunde terroristako kide izatea, lehergaiak lapurtzea, bahiketa, faltsutzea eta auto bat lapurtzeagatik errundun jo zuen epaimahai batek Frantzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Hernani Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Presoak Frantzia ETA Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Frantziako Gobernua