Politika -

ATXILOKETAK ALTSASUN

Alderdi politikoen erreakzioak, Altsasuko atxiloketen aurrean

EH Bilduk 'Estatuko aparatu guztiak' kanporatzeko deia egin du, Geroa Baik operazioa ez zela beharrezkoa salatu du eta Ahal Duguk gazteei aplikatu ahal zaien behin-behineko espetxeratzea salatu du.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Artxiboko argazkia: EFE
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Artxiboko argazkia: EFE
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasuko azken atxiloketek erreakzio soka luzea eragin dute alderdi politikoen artean. Guardia Zibila Altsasura joan da Iñaki Abad, Aratz Urrizola, Julen Goikoetxea eta Jon Ander Cob atxilotzera. Ainara Urkijo, ostera, ez dute atxilotu.

Joan den astean, Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko 1. Sekzioak Oihan Arnanzi eta Iñaki Abadi 13 urteko kartzela zigorra jarri zien, Jokin Unamunori eta Adur Ramirez de Aldari 12na urtekoa, Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizola gazteei 9na urtekoa, eta Ainara Urkijori, bi urtekoa. Oihan Arnanz, Jokin Unamuno eta Adur Ramirez de Alda behin-behineko espetxealdian daude 2016ko azaroaren 14az geroztik.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak "Estatuko aparatu guztiak" Euskal Herritik botatzeko deia egin du Altsasuko atxiloketen berri izan ostean.

"Neofrankistak Espainiako gobernutik ateratzea ez da nahikoa Estatu aparatu guztiak gure herritik bota behar dira. Besarkada bat atxilotuei eta familiei. Zertarako gai garen erakutsiko diegu berriro igandean", adierazi du Twitter sare sozialean argitaratuko mezuan.

 

 

Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariak, ostera, Altsasuko atxiloketak lotsagarritzat jo ditu.

Twitter sare sozialean adierazi duenez, "Altsasu injustiziaren eta proportzio faltaren agertoki izan da gaur beste behin, beharrezkoa ez zen polizia operazio propagandistiko batekin".

 

 

Eduardo Santos Nafarroako Ahal Duguk idazkari nagusiaren esanetan, berriz, gaur atxilotutako lau gazteentzat behin-behineko espetxealdia agintzen badute justiziaren salbuespenezko aplikazioaren beste desproportzio bat izango da.

Horrez gain, Altsasuko gazteei Rosalia Iglesiasi (Luis Barcenasen emaztea) aplikatutako doktrina aplikatzea eskatu du.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak Politika albisteak Albisteak Geroa Bai Gaurko albisteak Nafarroan Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Nafarroa Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Nafarroako Podemos gaur Altsasu albisteak Gazteak albisteak