Politika -

Agurra

Rajoyk PPren zuzendaritza utziko du

'Onena da Alderdi Popularrarentzat, Espainiarentzat eta niretzat', azaldu du PPren Batzorde Exekutibo Nazionalaren aurrean egindako hitzaldian.

Rajoy, agerraldiaren une batean. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy badoa. Argazkia: EFE
Rajoyk bere agurra iragarri du

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Badoa. Mariano Rajoy PPko buruzagiak gaur iragarri duenez, alderdiaren zuzendaritza utziko du kideek ordezko bat topatzen duten unean: "Onena da PPrentzat, niretzat eta Espainiarentzat. Beste guztiak ez du ezertxo ere inporta", esan du alderdiaren Batzorde Exekutibo Nazionalaren aurrean egindako hitzaldian

Astelehenerako zuzendaritza nazionalaren bilera deituko du, horrek PPren presidente berria aukeratzeko ezohiko biltzarra antola dezan. Ordura arte ez du aldaketarik egingo alderdiaren zein talde parlamentarioaren egituran, hori bere oinordekoak egin beharko baitu, esan duenez.

"Istorio hau amaitzeko unea iritsi da", erantsi du.

Espainiako Gobernuaren Presidentetza Pedro Sanchezen mesedetan galdu eta lau egunera etorri da Rajoyren iragarpena.

Eskerrak

Agurra modu honetan egiteko aukera eman diotelako eskerrak eman ditu Rajoyk: "Zuon errespetua estimatzen dut, badakit orain arte leial izan zaretela, azken egunera arte".

Alderdiak ordezkoa topatu arte jardunean egongo dela iragarri du, eta tarte horretan "zuhurtziaz eta neurriko esku hartzearekin" gidatuko duela PP.

Txalo zaparrada batekin erantzun diote kideek.

"PPko presidentea izan naizen 14 urte horiek nire bizitzako onenak izan dira", aitortu du. Segidan, eskerrak eman dizkie "bereziki" bere ministroei, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteorde izandakoari eta Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiari.

RAJOY COSPEDAL PP

RAJOY COSPEDAL PP

Rajoy, irribarretsu Cospedali begira. Foto: EFE

Denei emandako "babesa" eskertu die, arrakastak ospatzeko orduan zein "egoera zailetan", eta PPren "batasuna" azpimarratu du.

Agurrari PPn daramatzan 37 urteak gogoratzen ekin dio Rajoyk, militante soila izatetik Espainiako Gobernuko presidente izatera heltzeraino. "Kargu asko izan ditut, baina ez dut lortzeko borrokarik egin, alderdiak eskatu didan tokian izan naiz beti", erantsi du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Mariano Rajoy Eguneko albisteak Albisteak