Politika -

Pedro Sanchezen Gobernua

Carmen Calvo, presidenteordea eta Berdintasun ministroa

Zuzenbide Konstituzionalean doktorea da eta PSOEren izenean negoziatu zuen 155.ren aplikazioa Katalunian. Kultura ministroa izandakoa da eta PSOEren Berdintasun idazkaria da.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Calvo PSOEren Berdintasun idazkari eta Kultura ministro ohia izango da Pedro Sanchezen Gobernuko presidenteordea, eta Berdintasun Ministerioko burua ere izango da, presidente espainiarraren inguruko iturriek adierazi dutenez.

Calvok 61 urte ditu eta Cabran (Cordoba) jaio zen. Zuzenbide Konstituzionalean doktoretza dauka eta eta PSOEren izenean negoziatu zuen 155.ren aplikazioa Katalunian.

Feminista ezaguna da, eta Soldata Berdintasunaren Legea zein Gizonezkoen eta Emakumezkoen Tratu Berdinaren Legea garatzen eman ditu azken hilabeteak, hain zuzen, PSOEren legealdi honetako bi ekimen nagusienetakoak dira.

Pedro Sanchezen oso gertuko pertsona da, orain dela urtebete Primarioetan bere aldeko botoa eman zuen idazkari nagusi izateko, eta harekin egon zen Ferrazen, Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa aurkeztu zuenean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak