Politika -

EPAIA

Milaka herritarrek babesa adierazi diete Altsasuko gazteei eta haien familiei

Auzitegi Nazionalak atzo kaleratutako epaia ezagutu ondoren, Sakana osoko herritarrak bildu ziren atzo arratsaldean Altsasun, epaileak ezarritako zigorren aurka.

Altsasun protestak
Altsasun protestak
Gazteei jarritako zigorra errefusatzeko elkarretaratze jendetsua, Altsasun

0:43

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsona bildu ziren atzo Altsasun, bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egiteagatik herriko zortzi gazteri ezarritako 2 eta 13 arteko espetxe-zigorrak gaitzesteko.

Altsasuko herritarren babesa jaso zuten zigortutako gazteen gurasoek elkarretaratzean. Ondoren, manifestazioa egin zuten, zigortuak etxera itzul daitezen eskatzeko, "Muntai polizialik ez" lelopean.

Gazteen izenak oihukatzeaz gain, haien askatasuna eskatu eta justizia aldarrikatu zuten parte-hartzaileek.

Hainbat pankarta handi ipini zituzten Altsasuko kaleetan, kondenatuak gogoratzeko, espetxeak dauden hirurak askatzea eskatzeko, eta ezarritako zigorrak gaitzesteko. "13 urte muntai batengatik" salatu eta herriari kalera irteteko deia egin zieten.

Zortzi gazteen familiek iragarri zuten atzoko elkarretaratzea. Horrez gain, defentsako abokatuak epaiaren helegiteak aurkezteko lanean ari direla azaldu zuten, erabakia "astakeria" dela uste baitute, nahiz eta terrorismo deliturik ez egotzi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Nafarroa gaur Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Altsasu Gazteak albisteak