Politika -
Epaia
Bi urteko kartzela-zigorra ezarri diete Iruñeko istiluengatik auzipetutako gazteei
Auzitegi Nazionalak bi urteko zigorra jarri die lau gazteei, desordena publikoagatik, Fiskaltzaren eskaerari entzungor eginez, izan ere, zazpi urteko zigorra eskatzen zuen, terrorismo delitaugatik.
Agentziak | Erredakzioa
Auzegi Nazionalak ez du terrorismo deliturik ikusi 2017an Iruñeko Alde Zaharrean egindako manifestazioan izandako istiluetan, eta auzipetutako lau gazteei bi urteko kartzela-zigorra ezarri die, desordena publikoagatik.
Epaian, auzitegiak adierazi du ez dela frogatutzat eman "erakunde terrorista edo talde zehatzen baten partaidetza" manifestazioan, eta ez dela "argituta geratu" horren linea ofiziala zein den, ezta "ETAren hondakinena den linea hori", "erakunde deitzaileei edo ETArekin dituen balizko konexioei buruzko" datuak ez dauden bezala.
Modu honetan, 2016 gertaerengatik Altsasuko gazteen aurkako epaian gertatu den moduan, Auzitegi Nazionalak entzungor egin dio Fiskaltzaren eskaerari. Azken honek gertaerak terrorismo delitutzat jo zituen eta zazpi urteko kartzela-zigorra eskatu zuen, desordena publiko terroristengatik.
Zigor arloko bigarren sekzioak hainbat larrigarri ezarri dizkie, "objektu mingarriak eta piroteknia-tresnak" erabili zituztelako, manifestazio jendetsu batean egin zutelako eta aurpegiak ezkutatu zituztelako.