Politika -

IKERKETA

Egindako mina bidegabea izan zela onartu beharko luke ETAk, herritarren % 73ren ustez

Joan den astean egindako EiTB Focus makroinkestan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 2.350 pertsonak parte hartu dute. Datozen egunetan boto-asmoari buruzko datuak jakinaraziko dituzte.

ETAk lehenago desegin behar zuela uste dute herritarren ia % 80k

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako herritarren % 73,7k uste dute ETAk eragindako mina bidegabea izan zela aitortu beharko lukeela, EiTB Focusen azken inkestaren arabera.

Gizaker etxeak maiatzaren 14a eta 21a bitartean egin zuen EiTB Taldearentzat ikerketa soziologikoa, 2.350 pertsona galdekatuta: 550 Araban, 600 Bizkaian, 600 Gipuzkoan eta 600 Nafarroan. Datozen egunetan datorren urteko udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako boto-asmoari buruzko datuak jakinaraziko dituzte. Horrez gain, ETAren amaierari buruz ere galdegin diete inkestan parte hartu dutenei.

Ia lautik hiruk uste dute ETAk eragindako mina bidegabea izan zela aitortu beharko lukeela, ia % 10ek ez dute beharrezko ikusten eta % 16,4k ez dute erantzun.

BEHARREZKOA DA ETAK ERAGINDAKO MINA BIDEGABEA IZAN DELA AITORTZEA   2018 eitb focus maiatza

Atzerapena eta presoen gerturatzea

Aurtengo bigarren EiTB Focus inkestaren arabera, inkestatuen % 77ren ustez, ETAren amaiera atzerapenarekin dator, % 8,2k une egokian iritsi dela esan du eta % 14k ez dakite edo ez dute erantzun.

NOIZ DESEGIN BEHRA ZUEN ETAK  2018 maiatza eitb focus

Gaur egungo testuinguruan Espainiako Gobernuak euskal presoak hurbildu beharko lituzkeela uste dute inkestan parte hartu dutenen % 77k, inkestatuen % 8,3 ez daude ados gerturatzearekin eta gainerakoek ez dakite edo ez dute erantzun.

ESPAINIAKO GOBERNUAK EUSKAL PRESOAK  HURBILDU BEHARKO LITUZKE   eitb focus 2018 maiatza

Fitxa teknikoa

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bizi diren 2.350 pertsona (400 Gasteizen eta 150 Arabako beste udalerri batzuetan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiko beste udalerr batzuetan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoako beste udalerri batzuetan; 350 Iruñean eta 250 Nafarroako beste udalerri batzuetan).

La= ± %2,02, konfiantza-maila: %95, p=q=0´5, datu orokorretarako, ±%2,34 EAEko datuetarako, ±%4,00 Nafarroako datuetarako, ±%4,18 Arabako datuetarako, ± % 4,00 Bizkaiko datuetarako, ± % 4,00 Gipuzkoako datuetarako, ± % 5,24 Iruñeko datuetarako, ± % 4,90 Gasteizko datuetarako, ± % 4,90 Bilboko datuetarako eta ± % 4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 15,4 euskaraz egin dira eta gainerako %84,6a gaztelaniaz.

Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.

Landa-lana 2018ko maiatzaren 14a eta 21a bitartean egin zen telefono bidezko elkarrizketak eginez.

Inkesten batez beste 7,2 minutu iraun dute; motzenak 5 minutu iraun du eta luzeenak 25 minutu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba ETA albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa EiTB Focus albisteak Bakea Euskadin EITB