Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Fiskaltzak fidantza gabeko espetxeratzea eskatu du Luis Barcenasentzat

Epaia behin betikoa izan bitartean Gurtel auzian zigortutako pertsonak kartzelan sartu ala ez erabaki beharko dute.

Luis Barcenas, Rosalia Iglesias eta Francisco Correa. eitb.eus.
Luis Barcenas, Rosalia Iglesias eta Francisco Correa. eitb.eus.
Luis Barcenas, Rosalia Iglesias eta Francisco Correa. eitb.eus.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak fidantza gabeko espetxeratzea eskatu du Luis Barcenas (33 urte eta 4 hilabeteko kartzela zigorra) eta haren emaztearentzat, Rosalia Iglesiasentzat (15 urteko kartzela zigorra) ihes egiteko duten arriskua dela eta.

Barcenas Gurtel auziko saio laburrean astelehen honetan parte hartu duen akusatuetako bat da. Orain arte, bederatzi dira Gurtel auziagatik espetxeratzeko ministerio publikoak egindako eskariak. Hala ere, epaia ez da irmoa eta Auzitegi Gorenak akusatuen helegiteak jaso beharko ditu orain, Auzitegi Nazionalak behin betiko epai eman ahal izateko.

29 akusatuetatik 16 agertu behar ziren gaur Auzitegi Nazionalean, baina Isabel Jordan (14 urte eta 10 hilabeteko kartzela zigorra) auziko enpresa kudeatzaile ohia ez da Auzitegian izan Valentziako Justizia Auzitegi Gorenak Fiturreko kontratazioengatik espetxeratzeko agindu eman duelako.

Fiskaltzak, halaber, fidantza gabeko espetxeratzea eskatu du Guillermo Ortega Majadahondako alkate ohiarentzat; Francisco Correarentzat eta Carmen Rodriguez haren emaztearentzat.

Bestalde, Fiskaltzak indultua eskatu egin du Jose Luis Peñas Majadahondako PPko zinegotzi ohiarentzat, Gurtel auziaren nondik norakoak salatu izanagatik.

Saio laburrean parte hartzea eragotzi diote De Pradari

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak baztertu egin du Ricardo de Prada epaileak Gurtel auziko saio laburrean parte hartzeko egindako eskaria. Saio horretan Gurtel auzian zigortutako 16 pertsonarentzat kautelazko neurriak erabakiko dituzte; besteak beste, epaia behin betikoa izan bitartean kartzelan sartuko diren ala ez.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Batzorde Iraunkorra (organo betearazlea) gaur goizean bildu da, saio laburra hasi aurretik.

De Prada magistratuak (Gurtel auziko epaimahaikideetako bat) gaurko saio laburrean parte hartzea eskatu zuen. Batzorde Iraunkorraren arabera, ordea, "ez da egokia" De Pradak bertan parte hartzea.

Carlos Lesmes Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentearen kalitatezko botoak hautsi du launako berdinketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barcenas auzia Berriak Politika Alderdi Popularra Epaiketak albisteak Ustezko ustelkeria politikoa Ustelkeriaren mapa Espainian Albisteak Gaur Albisteak Espetxeak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia