Politika -

Erabakitzeko eskubidea

Gure Esku Dagoren giza katean parte hartzeko deia egin dute 200 bat alkatek

Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria "inoizko babesik handiena" izatea eskatu dute Hegoaldeko lau lurraldeetako udal hautetsiek, Gernikan.

Altaketak eta udal hautetsiak, Gernikan / GED.
Altaketak eta udal hautetsiak, Gernikan / GED.
Ekainaren 10eko giza-katea babestu dute 200 bat alkatek eta hautetsik

0:22

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

200 bat alkatek eta hautetsik Gure Esku Dagok ekainaren 10ean antolatuko duen giza katean parte hartzera deitu dute, Gernikan. Erabakitzeko eskubidea babestu dute Hego Euskal Herriko lau lurraldeetatik etorritako udal hautetsiek.

Gasteizko alkate Gorka Urtaran ere Gernikako ekitaldian izan da, baina lau hiriburuetako agintariek egin dute bat deialdiarekin, baita Juan Mari Aburto Bilbokoak, Eneko Goia Donostiakoak eta Joseba Asiron Iruñekoak.

Bermeoko alkateak, Idurre Bidegurenek, eta Tolosakoak,Olatz Peonek, irakurri dute manifestua.

Testuan defendatu dutenez, "euskal herritarrok gure etorkizun politikoa libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea dugu", eta hori gauzatzeko "konpromiso irmoa" adierazi dute Gernikan.

"Sufrimendu handiko aro" baten ostean, "demokrazian, askatasunean eta herritarron borontade demokratikoan" oinarritu nahi dute ziklo berria. Horregatik, "egun indarrean dagoen marko juridiko-politikoak ezartzen dizkigun mugak" gainditu nahi dituzte sinatzaileek.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria "inoizko babesik handiena" izan behar du. Hori dela eta, ekainaren 10eko giza katean parte hartzera dei egin, eta ekitaldia "etorkizun demokratiko, justu eta duina eraikitzeko bidean ezinbesteko mugarria" izatea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gure Esku bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak