Politika -

Adierazpen askatasuna

Evaristo, La Pollako abeslari ohia, jaialdi batean atxiki du Guardia Zibilak

Gatillazo taldearekin kontzertu bat eman ostean atxiki eta identifikatu zuten guardia zibilek Cadizen. Antza denez, poliziak iranindu omen ditu kontzertuaren amaiera.

Evaristo, Gastillazo taldeko abeslaria. Argazkia: Dani Blanco
Evaristo, Gastillazo taldeko abeslaria
Evaristo, Gastillazo taldeko abeslaria. Argazkia: Dani Blanco

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Evaristo Paramo, La Polla punk taldeko abeslari historikoa, kontzertu baten ostean atxikita izan zuen Guardia Zibilak joan den ostiralean. Gatillazo taldearekin kontzertu bat eman eta gero, publikoaren artean zegoela, hainbat agente hubildu zitzaizkion, Jerez de la Fronterako (Cadiz) Primavera Trompetera jaialdian; identifikatu eta atxiki egin zuten abeslaria. Jaialdian zeuden zenbait musikazalek salatu dutenez, bere abestietako edukiagatik atxiki zuten.

Halere, Guardia Zibilak geroago adierazi duenez,"ez da abeslaria atxilotu ezta atxiki ere", "salaketa bat jakinarazi besterike ez zaio egin. Arrazoia ez dira abestien letrak izan, baizik eta "poliziak putasemeak" esatea, bere taldearen kontzertuaren ondoren.

El Mundo egunkariaren arabera, jaialdiko antolakuntzaren iturriak aipatuta, Guardia Zibilaren aurkako irainengatik salatu dute. Ustez, kontzertuan bota zituen irainak, publikoarekin hitz egiten ari zenean.

Horrela, salaketa ez litzateke abestietako hitzengatik, baizik eta emanaldian esandakoagatik. Primavera Trompetera jaialdiko iturriek ez dituzte irainak zehaztu.

Evaristo Galizian jaio zen, baina Araban eman du ia bizitza osoa. 1979an La Polla Records sortu zuen, euskal punk talderik ikonikoetako bat, eta 2004an Gatizallon hasi zuen ibilbidea.

Faxismoa, katolizismoa eta kapitalismoa kritikatu ditu aguraindarrak bere musikarekin. Ia lau hamarkadako ibilbidean zehar idatzitako abestietan kritika zorrotzak egiten ditu.

Adierazpen askatasunaren aurkako erasoa dela uste dute zenbait politikok

Espainiar Estatuan adierazpen askatasunik ez dagoela salatu du EH Bilduk. Era berean, koalizioak elkartasuna adierazi die  Evaristori eta "abestiekin, liburuekin eta abarrekin sistemari kritika egiteagatik mehatxupean dauden" artistei.

Ahal Dugu Euskadirentzat, artista bat "bere abestietako edukiagatik" atxikitzea adierazpen askatasuna urratzea da.

EH Bilduko koordinatzaileak, Arnaldo Otegik, Evaristo gogoan izan du Twitterren.

Pablo Iglesiasek, Podemoseko idazkari orokorrak, gai honi buruz hitz egin du, "gure demokraziaren usteltzea" kritikatuta.

IUko koordinatzaile Alberto Garzonentzat, premiazkoa da "deriba autoritario hau" gelditzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Musika Eguneko albisteak Albisteak