Politika -

Gurtel auziaren epaia

EAJk PSOEren azalpenei itxarongo die zentsura-mozioari buruzko erabakia hartzeko

EH Bilduk astelehenean hartuko du erabakia, baina aurreratu du ez duela zentsura-mozioa babestuko Pedro Sanchezen asmoa zentralizazioari eta eskubide urraketari eustea izango bada.

Aitor Esteban EAJren bozeramailea Kongresuan. EFE
Aitor Esteban EAJren bozeramailea Kongresuan. EFE
PSOEk 'Euskadiri buruz' dituen planteamenduak entzun nahi ditu EAJk

1:13

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurtel auziko epaiaren ostean, PSOEk PPren Gobernuaren aurka jarritako zentsura-mozioari buruzko azalpenak emateari itxarongo dio EAJk bere erabakia hartzeko.

"Datozen egunotan argitzeko gauza gehiegi daude, eta horren arabera, eta egiten dituzten planteamenduen arabera, hartuko dugu erabakia", adierazi du Aitor Esteban Kongresuan EAJko bozeramaile denak, Bilbon eman duen prentsaurrekoan.

EAJko bozeramailearen hitzetan, beharrezkoa da "zertarako, zer nahi den" jakitea zentsura-mozioa aurkeztean, PSOEk "argazki hori edo protagonismo hori lortzeaz ari garen edota urrutirago al doan, planteamendu sakonagoekin eta jarduera zehatzekin Estatuak aurre egin behar dion krisiaren aurrean".

"Ez dakigu ezer, zentsura-mozioa aurkeztu duela baino ez", esan du.

Estebanek esan du oraingoz ez dakitela Pedro Sanchezek "gurekin hitz egin nahi duen ala ez; hitz egin nahi izanez gero, hala egingo dugu", azaldu du.

Erabakia hartzeko Sanchezek eta PSOEk "Euskadiri eta Kataluniari buruz" dituzten planteamenduak ere ezagutu beharko lituzketela esan du, baita Gobernu iraunkorra osatzen saiatuko litzatekeen ala ez.

Estebanen ustez, "bistakoa" da PPk "barkamena eskatu behar diola gizarteari" Gurtel auziko ustelkeriagatik. Auzitegi Nazionalaren epaiak eskatzen duen bezala, "funtsen galera konpondu behar du", azalpenak eman eta alderdiak hartuko dituen neurriak iragarri, "etorkizunean berriro gertatu ez dadin".

EH Bilduk dio zaila izango dela zentsura-mozioa babestea

EH Bilduk astelehenean erabakiko du PSOEk Mariano Rajoyren kontrako aurkeztu duen zentsura-mozioa babestu ala ez. Iker Casanova legebiltzarkideak esan du ez dutela mozioaren edukia ezagutzen eta testua aztertu egin behar dutela, baina Pedro Sanchezen asmoa eskubide sozialak eta erabakitzeko eskubidea ukatzen jarraitzea bada, ekimena babestuko ez dutela aurreratu du.

Hala ere, Casanovak uste du "politikak aldatzeko aukera bat ireki" dela. "EH Bilduri berdin zaio presidentea Mariano, Pedro, Pablo edo Alberto deitzen den; gobernu demokratiko bat eratzea da garrantzitsuena, eskubide sozialak murriztuko ez dituena, zentralismoa bultzatuko ez duena eta eskubideak ukatuko ez dituena", azpimarratu du.

Horrenbestez, PSOEren proposamena "egungo Espainiako Gobernua aurrera eramaten ari den errepresioan, zentralizazioan eta eskubide urraketan oinarritzen bada, ez dugu zentsura-mozioa babestuko". Aitzitik, "EH Bildu prest dago demokrazia, erabakitzeko eskubidea, eskubide sozialak eta askatasun publikoak oinarri izango dituen alternatiba babesteko", zehaztu du Casanovak.

BIDEOA | EH Bilduk politikak aldatzeko gobernu berri bat soilik babestuko luke

EH Bilduk mozioaren edukia jakin nahi du erabakia hartu aurretik
EH Bilduk mozioaren edukia jakin nahi du erabakia hartu aurretik
EH Bilduk mozioaren edukia jakin nahi du erabakia hartu aurretik

1:31

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE PP Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak