Politika -
Dokumentazioa
Gurtel auzian zigortutako eta absolbitutakoen zerrenda
Auzitegi Nazionalak 351 urteko kartzela zigorra ezarri die 29 auzipeturi. Zortzi pertsona absolbitu ditu. Hona zerrenda guztia.
Agentzia | Erredakzioa
Kontsulta ezazu Gurtel auziaren lehen zatiari buruz Auzitegi Nazionalak emandako epaian zigortutakoak eta absolbitutakoak:
SAREA
========
1.- FRANCISCO CORREA, sarearen burua. 51 urte eta 11 hilabeteko kartzela zigorra.
2.- PABLO CRESPO, 1996-1999 urteen artean Galizako PPren Antolaketa idazkaria izandakoa. 37 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra.
3.- ALVARO PEREZ ALONSO, "el bigotes": absolbituta.
4.- JOSE LUIS IZQUIERDO, Gurtel sarearen kontularia. 17 urte eta zazpi hilabeteko kartzela zigorra.
5.- ISABEL JORDAN GONCET, sarea osatzen zuten enpresen administratzaile izandakoa. 14 urte eta 10 hilabeteko kartzela zigorra.
6.- JOSE JAVIER NOMBELA OLMO, Madrilgo Udalaren aholkulari ohia. Hiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra.
7.- LUIS DE MIGUEL PEREZ, abokatua. 12 urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra.
8.- ALICIA MINGUEZ CHACON, sarea osatzen zuten enpresen administratzailea. Hiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra.
9.- PABLO IGNACIO GALLO ALCANTARA, Correaren taldeko errenta aitorpenak egitearen arduraduna. Urtebeteko kartzela zigorra.
POLITIKARIAK
=============
10.- LUIS BARCENAS GUTIERREZ, Alderdi Popularraren kudeatzaile ohia (1990-2008) eta diruzain ohia (2008-2010). 33 urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra.
11.- ANGEL SANCHIS PERALES, Aliantza Popularreko (AP) diruzain izandakoa (1982-1987). Urtebeteko kartzela zigorra.
12.- ALBERTO LOPEZ VIEJO, Esperanza Aguirre Madrilgo presidente zen garaian Erkidegoko Kirol kontseilari izandakoa. 31 urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra.
13.- GUILLERMO ORTEGA ALONSO, Majadahonda (Madril) alkate ohia. 38 urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra.
14.- JESUS SEPULVEDA RECIO, Pozuelo de Alarconeko (Madril) alkate ohia (2003-2005), Alderdi Popularreko senataria (1993-2003) eta Ana Mato Osasun ministro ohiaren senarra izandakoa. 14 urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra.
15.-RICARDO GALEOTE QUECEDO, Esteponako (Malaga) PPren zinegotzia. 7 urte eta 10 hilabeteko kartzela zigorra.
16.- JESUS MERINO DELGADO, Alderdi Popularreko diputatua (Segovia). Hiru urte eta zazpi hilabeteko kartzela zigorra.
17.- CARLOS CLEMENTE AGUADO, Madrilgo Erkidegoko Immigrazio kontseilari ohia. Bost urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra.
18.- PEDRO RODRIGUEZ PENDAS, Lopez Viejoren aholkulari izandakoa. 3 urteko kartzela zigorra.
19.- ROBERTO FERNANDEZ RODRIGUEZ, Pozuelo de Alarconeko Udaleko Ogasun zinegotzi izandakoa. 11 hilabeteko kartzela zigorra.
20.- JOSE ANTONIO SAENZ JIMENEZ, Pozuelo de Alarconeko Udaleko Ingurugiro zinegotzi izandakoa. Absolbituta.
21.- LUIS VALOR SAN ROMAN, Majadahondako Udaleko (Madril) Teknologia Berrien zuzendari ohia. Absolbituta.
22.- JUAN JOSE MORENO ALONSO, Majadahondako PPren zinegotzi ohia. 15 urte eta bi hilabeteko kartzela zigorra.
FAMILIA
==========
23.- ROSALIA IGLESIAS VILLAR, Luis Barcenasen emaztea eta Alderdi Popularreko langile ohia. 15 urte eta hilabeteko kartzela zigorra.
24.- MARIA DEL CARMEN RODRIGUEZ QUIJANO, Correaren emazte ohia. 14 urte eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra.
25.- TERESA GABARRA BALSELLS, Alberto Lopez Viejoren emaztea. Lau urteko kartzela zigorra.
26.- ANGEL SANCHIS HERRERO, Angel Sanchis diruzain ohiaren semea. Urtebeteko kartzela zigorra.
27.- JACOBO ORTEGA ALONSO, Guillermo Ortegaren anaia. Absolbituta.
SALATARIA
==========
28.- JOSE LUIS PEÑAS DOMINGO, Majadahondako Udaleko zinegotzi izandakoa, berak eman zuen sarearen berri. Lau urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra.
IZEN-MAILEGATZAILEAK
===============
29.- IVAN YAÑEZ, Barcenasen izen-mailegatzailea. Hiru urteko kartzela zigorra.
30.- ANTONIO VILLAVERDE, sarearen izen-mailegatzailea. Zortzi urte eta bi hilabeteko kartzela zigorra.
ENPRESABURUAK
===============
31.- ALFONSO GARCIA-POZUELO ASINS, Constructora Hispanica enpresaren jabea. Bi urteko kartzela zigorra, isuna ordainduta saihestu dezake espetxea.
32.- JACOBO GORDON LEVENFELD, Alejandro Agag Jose Maria Aznarren suhiaren bazkide izandakoa. Bost hilabeteko kartzela zigorra.
33.- JESUS CALVO SORIA, enpresaburua. Sei hilabeteko kartzela zigorra.
34.- CARMEN GARCIA MORENO, Grupo Rafael (Gurtel auziaren enpresa pantailetako bat) sozietateen administratzailea. Absolbituta.
35.- ANTONIO MARTIN SANCHEZ, Marketing Quality Managemet enpresako langilea. Absolbituta.
36.- JUAN IGNACIO HERNANDEZ RODRIGUEZ, Elba Comunicacion enpresako langilea. Absolbituta.
37.- INMACULADA MOSTAZA, Servimadrid (Gurtel sareko enpresa) administratzailea. Absolbituta.
SAREARI ESKER DIRUA IRABAZTEAGATIK ZIGORTUTAKOAK
==============================================
1.- ALDERDI POPULARRA: 245.492,8 euro ordaintzera zigortua.
2.- ANA MATO ADROVER, PPren diputatu eta Osasun ministro ohia. 27.857,53 euro ordaintzera zigortua.
3.- GEMA MATAMOROS, Guillermo Ortega Majadahonda alkate ohiaren emaztea eta Las Rozas (Madril) Udaleko zinegotzi izandakoa. 45.066,66 euro ordaintzera zigortua.