Politika -

Barne galdeketa Podemosen

Iglesias eta Monteroren jarraipenari buruzko barne galdeketa, asteartetik igandera

Astearte arratsaldeko bostetatik igande arratsaldeko ordu biak arte eman ahal izango dute botoa Podemosen izena emanda dauden kideei.

Pablo Iglesias eta Irene Montero pasa den larunbateko prentsaurrekoan. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Iglesias eta Irene Montero pasa den larunbateko prentsaurrekoan. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Iglesias eta Irene Montero pasa den larunbateko prentsaurrekoan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Echenique Podemoseko Antolakuntza idazkariak gaur goizean iragarri duenez, Pablo Iglesias eta Irene Monteroren jarraipenari buruzko barne galdeketa maiatzaren 22tik 27ra bitartean egingo da.

Zehazki, asteartean 17:00etan hasi eta igandean 14:00etan amaituko da.

Echeniqueren esanetan, litekeena da barne galdeketaren emaitzak datorren asteleheneko prentsaurrekoan ezagutzera ematea.

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak eta Irene Montero Podemos alderdiak Kongresuan duen bozeramaileak euren karguak eta diputatu aktak militanteen erabakiaren esku utziko dituztela iragarri zuten larunbat arratsaldean. Euren sinesgarritasunari buruzko eztabaida abiatu dela uste dute, eta "intimitatearen muga guztiak gainditu dira", horien aburuz.

Alderdi moreko militanteek galdera honi erantzun beharko diote: "Pablo Iglesiasek eta Irene Monterok idazkaritza nagusiaren buruzagitzan eta Kongresuko bozeramaile lanetan jarraitu behar dutela uste al duzu?". Bi erantzun posible izango dituzte: "BAI edo EZ, idazkaritza nagusia, bozeramaile lana eta diputatu akta utzi behar ditu".

Aurreko astean zabaldutako informazioaren arabera, Iglesiasek eta Monterok txalet bat erosi dute Madril iparraldeko mendialdean, eta 540.000 euroko hipoteka eskatu dute hori erdi bana ordaintzeko. Albiste hori hedatu ostean hartu dute erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainia argazkiak Unidas Podemoseko buru ohia Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Podemos berriak Madril