Politika -
Gobernu berria Katalunian
Rull, Turull eta Comin kontseilariak berreskuratu ditu Quim Torrak
Gainera, Pere Aragones presidenteorde eta Ekonomia kontseilari izendatu du, Elsa Artadi bozeramaile eta Enpresa kontseilari, eta atzerrian dagoen Lluis Puig, aldiz, Kultura kontseilari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Quim Torra Generalitateko presidenteak bere Gobernua osatuko duten kontseilarien izenak jakitera eman ditu: Pere Aragones (presidenteordea eta Ekonomia kontseilaria), Elsa Artadi (bozeramailea eta Enpresa kontseilaria), Jordi Turull (Presidentzia), Josep Rull (Lurralde kontseilaria) –espetxean dago-, Toni Comin (Osasun kontseilaria) eta Lluis Puig (Kultura kontseilaria) –atzerrian dago-.
Horiekin batera, Ernest Maragall izendatu du Atzerri Gaietarako kontseilari, Miquel Buch Barne kontseilari, Josep Bargallo Hezkuntza kontseilari, Ester Capella Justizia kontseilari, Chakir El Homrani Lesfar Lan kontseilari, Jordi Puignero Politika Digitalerako eta Administrazio Publikorako kontseilari eta Teresa Jorda Nekazaritza kontseilari.
Gaur eguerdian sinatu du Torrak Gobernuaren egitura eta Consell Exectiuko kideen izendapena.
Gobernuko 14 kideetatik 11 gizonak dira eta 3 emakumeak (Elsa Artadi, Teresa Jorda eta Ester Capella).
Hau da Gobernu berria:
-Pere Aragones i Garcia: Presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria.
-Jordi Turull i Negre: Presidentziako kontseilaria.
-Elsa Artadi i Vila: Bozeramailea eta Enpresa eta Ezagutza kontseilaria.
-Ernest Maragall i Mira: Atzerri Gaietarako, Harreman instituzionaletarako eta Gardentasun kontseilaria.
-Miquel Buch i Moya: Barne kontseilaria.
-Josep Bargallo i Valls: Hezkuntza kontseilaria.
-Antoni Comin i Oliveres: Osasun kontseilaria.
-Josep Rull i Andreu: Lurralde eta Jasangarritasun kontseilaria.
-Lluis Puig i Gordi: Kultura kontseilaria.
-Ester Capella i Farre: Justizia kontseilaria.
-Chakir El Homrani Lesfar: Lan, Gizarte Gai eta Familia kontseilaria.
-Jordi Puignero i Ferrer: Politika Digital eta Administrazio Publiko kontseilaria.
-Teresa Jorda i Roura: Nekazaritza, Abeltzantza, Arrantza eta Elikadura kontseilaria.
Turull eta Rullen defentsak behin-behineko askatasuna eskatu du kontseilari gisa aritu daitezen
Jordi Turull eta Josep Rull kartzelan diren kontseilari izendatu berrien defentsak jakitera eman duenez, "ahal den azkarren" behin-behinean libre uzteko eskatu dute, kontseilari kargua hartu eta euren eginbeharrei "berehala" heltzeko.
Kontseilari berriek maiatzaren 23an hartuko dituzte karguak.