Politika -

Katalunia

Junquerasek Kataluniako Gobernua osatzea eskatu du, 'etsaien esku' ez uzteko

ERCko presidenteak esan du alderdiaren lehentasunak Gobernu berria osatzea izan behar duela. Maiatzaren 22an amaituko da inbestitura egin ahal izateko epea.

Oriol Junqueras ERCko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Oriol Junqueras ERCko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Oriol Junqueras ERCko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oriol Junqueras ERCko presidenteak Kataluniako Gobernu berria osatzeko eskatu dio independentismoari, "errepublikaren etsaien esku" ez uzteko, PPren Gobernua zeharka aipatuz. JxCatek Carles Puigdemonten hautagaitza proposatu du, eta inbestidura egin ahal izateko epea maiatzaren 22an amaitzen da.

Junqueras Estremerako (Madril) kartzelan dago duela sei hilabetetik, eta mezu bat helarazi dio Isaac Peraire ERC barne antolakuntzako idazkariorde nagusiari, izan ere, bere bisita jaso du.

Peraire Prats de Llucanesko (Bartzelona) alkatea ere bada, eta Twiterreko bere kontuan azaldu duenez, "udalerriak eta herrialdeak" ezarrita dituen erronkei buruz hitz egiteko aukera izan dute. Horrez gain, mezu bat bidali dio, Puigdemont berriro ere JxCaten hautagaia izatearekin zerikusia izan lezakeena.

Mezu horretan, Junquerasek ohartarazi du alderdiaren lehentasunak Gobernu berria osatzea izan behar duela, eta Puigdemont inola ere aipatu gabe, honako hau adierazi du: "Ez dago errepublikanorik munduan bere tresnak errepublikaren etsaien esku utziko dituenik".

Kartzelako solastoki batean Junquerasekin hitz egiteak hunkitu egin du Peraire, eta hala adierazi du txio batean: "Inoiz ez dugu ahaztuko aita-semeek 1.400 kilometro egin behar izana Oriol 40 minutuz ikusteko, kristal baten atzetik, eta gero hemen uzteko. Ez dugu amore emango. Preso politikoak askatu. Etxean nahi ditugu".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès