Politika -

ETA-ren amaiera

ETA dagoeneko 'erantzukizunak saihesteko aitzakia' ez dela esan du Sortuk

"ETArena ez da indarkeria politiko bakarra, eta, pauso honen ostean, gainerako guztiek betiko desagertu behar dute", nabarmendu du alderdiak ezagutzera eman duen testuan.

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak ETAren amaierari buruzko adierazpena irakurri du. EFE
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak ETAren amaierari buruzko adierazpena irakurri du. EFE
ETA deseginda, ardurak ekiditeko aitzarik ez dagoela ohartarazi du Sortuk

0:40

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortuk Batasunako eta Herri Batasunako arduradun ohiak bildu ditu larunbat honetan, adierazpen publiko bat egiteko. "Hemendik aurrera, inork ezin izango du ETAren jarraipena erantzukizunak saihesteko aitzakia bezala erabili", ohartarazi du.

"Hainbeste urtetan promestu dena praktikan jartzeko unea iritsi da, bakoitzak bere erantzukizunak bere gain hartzeko unea heldu da. ETArena ez da indarkeria politiko bakarra, eta, pauso honen ostean, gainerako guztiek betiko desagertu behar dute", nabarmendu du alderdiak, Donostian ezagutzera eman duen testuan.

Ezker abertzaleko pertsona historikoak izan dira bertan, besteak beste, Itziar Aizpurua, Karmelo Landa eta Juan Mari Olano. Haizearen Orrazira joan dira, "garai berri baten bezperan", zabaldutako deklarazioari solemnitatea emateko.

Batasunako buruzagi ohiak ere izan dira bertan, besteak beste, ondorengo hauek: Pernando Barrena, Txelui Moreno eta Joseba Permah; Iñigo Iruin, Arantza Zulueta eta Jone Goirizelaia abokatuak; Ana Lizarralde Jarraiko buru ohia eta ETAko kide ohi batzuk: Eugenio Etxebeste, "Antxon", eta Felipe San Epifanio.

Testua Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak irakurri du, euskaraz eta gaztelaniaz. "ETAko presoen gaia kudeatzeko pauso kualitatiboak ematea premiazkoa da", "erbesteratuez eta deportatuez” gain; eta "salbuespen neurri guztiak gainditzeaz" gain, adierazi du.

"Horrekin batera, gure herriak etorkizuna libreki aukeratu ahal izateko bidea ireki behar da. Gauzak horrela, Euskal Herria demokratizatzeko ordua iritsi da, pertsona guztientzako eskubideak bermatzekoa", azaldu du ezker abertzaleak.

Halaber, ETAren adierazpena "argia" izan dela azpimarratu du Sortuk, eta ez duela "zalantzarako tarterik utzi", nahiz eta "batzuek nahiago ez entzun eta iraganera begiratzen jarraitu, beharrezkoa da erabakietan aurrera egitea".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Sortu ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin