Politika -

ETAren amaiera

Frantziak ETAren amaieraren 'une sinbolikoaren garrantzia' azpimarratu du

Europako Gaietarako ministroak azpimarratu duenez, oraindik badira argitu gabeko hilketak eta Gobernuak horiek argitzeko lanean jarraituko du.

Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nathalie Loiseau Europako Gaietarako ministroak ETAren amaierak duen garrantzi sinbolikoa azpimarratu du. Dena den, oraindik argitu gabeko hilketak daudela nabarmendu eta Frantziako Gobernuak horiek argitzeko lanean jarraituko duela gaineratu du.

Kazetariekin Madrilen egindako topaketa batean azaldu duenez, Frantziak eta Espainiak terrorismoaren aurkako borrokan izandako lankidetzari esker heldu da ETAren amaiera. Lankidetza horrek etorkizunean ere jarraipena izango duela azpimarratu du, besteak beste, oraindik argitu gabe dauden hilketak argitzeko.

Frantziako ministroaren esanetan, ETAren amaierak garrantzia sinboliko handia du, terrorismoak hamarkadatan eragin duen "sufrimendua" aintzat hartuta. Orain, Europa mendebaldeko azken borroka armatuaren "orrialdea pasatzeko" balio izatea espero du.

Loiseau bi eguneko bisita laburra egiten ari da eta, besteak beste, Europar Batasuneko Sateliteen Torrejongo Zentroa eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Zuzenbide Fakultatea bisitatuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Zer gertatu da Parisen? Frantzia ETA albisteak Albisteak Gaur Albisteak Bakea Euskadin Frantziako Gobernua