Politika -

ETA-REN DESEGITEA

ETAren desegitearen ekitaldia Iparraldean izatea 'normala' dela esan du Etchegarayk

'Gasteizen, Bilbon edo Donostian izan zitekeen, baina gaur egun animoak ez daude prest mugaren alde horretan', esan du.

ETAren desegitea Iparraldean egitea 'normala' dela uste du Etchegarayk

0:18

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren desegitearen ekitaldia Ipar Euskal Herrian egitea "normala" dela esan du Jean Rene Etchegaray Baionako alkateak eta Ipar Euskal Herriko Mankomunitateko presidenteak. Horren hitzetan, "pentsaezina" da ekitaldi hori gaur egun Hegoaldean egitea.

"Normala de Iparraldeko hiriburuan egitea. Gasteizen, Bilbon edo Donostian izan zitekeen, baina gaur egun animoak ez daude prest mugaren alde horretan. Espero dut, noizbait, gauzak hemen pasatzen diren bezala pasatzea han ere", esan du.

Bakegintzari egindako ekarpenagatik, Alkartasuna Fundazioaren saria jaso du gaur Baionako alkateak. Foro Sozialak maiatzeko lehen asteburuan Ipar Euskal Herrian egingo duen ekitaldian parte hartuko duela ziurtatu du. Etchegarayren arabera, Baionan izango da ekitaldi hori.

Pello Urizar Eusko Alkartasunako buruzagiak ere hartu du parte goizeko sari banaketan, eta biktima guztiek tratamendu bera behar dutela adierazi du.

ETAren agiriaren irakurketa positiboa egin du Urizarrek, min guztien erantzule egin direlako eta autokritika egiten dutelako.

Laurence Hardouin, Anje Duhalde y Marie Ange Thebaud ere saritu ditu Alkartasuna Fundazioak, bakoitzak bere alorrean egindako lanagatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea ETA Baiona Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Jean-René Etchegaray azken ordukoa