Politika -
ETA-ren desegitea
Desegitean 'biktima guztiak kontuan' hartzeko eskatu dio Urkulluk ETAri
Lehendakariaren arabera, desagertzeak 'bidegabekeria bati emaiera' emango dio. Bukaera horrek 'argia eta apala' izan behar duela esan du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ETAk bere desegitean "biktima guztiak kontuan" hartzea espero duela esan du Iñigo Urkullu lehendakariak. Horren iritzian, "eragindako min bidegabea onartu" behar du erakundeak.
Ertzaintzaren trafiko-unitateen 35. urteurrena gogoratzeko Gasteizen egin den ekitaldian egin ditu adierazpenok Urkulluk, ETAk eragindako "samin handia" sentitzen duela aitortu eta biharamunean.
"Espero dut une hori iristen denean, ETAk biktima guztiak gogoratzea, beraiei egindako mina gogoan izatea. Horrela egiten badute, bukaera hori argia eta apala izango da, eta asmo ordaingarria izango du. Hau da, eragindako min bidegabea onartuko duena", esan du.
Ertzaintzari "eskerrak eman" dizkio lehendakariak, "bizikidetzaren alde eta indarkeriaren kontra" egindako lanagatik.