Politika -

EUSKO LEGEBILTZARRA

Eskola jangelen auzia ikertzeko batzordea osatu da Eusko Legebiltzarrean

Erantzukizun politikorik ba ote dagoen argitu beharko du Legebiltzarreko batzordeak. EAEko Auzitegi Nagusiak hainbat enpresa zigortu zituen prezioak adosteagatik.

ETBk grabatutako bideo batetik ateratako pantaila irudia.
ETBk grabatutako bideo batetik ateratako pantaila irudia.
ETBk grabatutako bideo batetik ateratako pantaila irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskola jangelen auzia ikertzeko batzordea osatu da ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean. EAEko Auzitegi Nagusiak zazpi milioi euro baino gehiagoko isuna ezarri zien ikastetxe publikoetan catering zerbitzua eskaintzen zuten hainbat enpresari, 2003 eta 2015 artean prezioak adosteagatik. Orain, erantzukizun politikorik ba ote dagoen argitu beharko du Eusko Legebiltzarreko batzordeak.

Eusko Legebiltzarrak pasa den otsailaren 8ko saioan onartu zuen ikerketa batzordea osatzea, EH Bilduko, Elkarrekin Podemoseko eta PPko 38 legebiltzarkideen aldeko botoarekin. EAJ eta PSE-EE, ostera, abstenitu egin ziren.

Gaur osatu den lantaldeak zigortutako enpresei 2003az geroztik esleitutako jangela zerbitzuak ikertuko ditu, zehazki, "kontrataziora arteko prozesu osoa". Halaber, kasu horietan egon daitezkeen "erantzukizun politikoak" zehaztuko ditu.

Auzia 2016tik dator, orduko hartan Lehiaren Euskal Agentziak 18 milioi euroko isuna ezarri zien ikastetxe publikoetan jangela zerbitzua eskaintzen zuten hainbat enpresari, merkatua beraien artean banatu eta prezioak adostu zituztela iritzita.

Enpresek, baina, helegitea aurkeztu zuten EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, eta auzitegi horrek % 60 murriztu zien isuna, 7,24 milioi euroan utziz. Auzian nahastutako enpresak hauek dira: Auzo Lagun, Cocina Central Goñi, Cocina Central Magui, Eurest Colectividades, Eurest Euskadi, Tamar las Arenas, Gastronomia Cantábrica eta Gastronomía Vasca

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Euskal Eskola Publikoa Alderdi politikoak berriak Albisteak Gaur Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak