Politika -

KATALUNIA

Atxiloketaren unean Puigdemontekin zihoazen pertsonak ikertuko ditu Fiskaltzak

Alemaniako Poliziak igandean atxilotu zuen, autoz Danimarkako muga zeharkatu eta gutxira. Finlandiatik Belgikarako itzulera bidaia egiten ari zen.

Carles Puigdemont. Artxiboko argazkia: EFE
Carles Puigdemont. Artxiboko argazkia: EFE
Carles Puigdemont. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ikerketa bat abiatu du Alemaniako Poliziak Carles Puigdemont presidentea atxilotu zuen unean berarekin autoan zihoazen lau pertsonen aurka, estaltze delitua egin ahal izan dutelakoan. Estaltze delitua egin zuten ala ez aztertu nahi omen du fiskalak. Finlandiatik Belgikarako itzulera bidaia egiten ari zela atxilotu zuten, Danimarkako muga zeharkatu eta gutxira.

Gaur bertan Espainiako Poliziak salaketa aurkeztu du atxiloketaren unean Puigdemontekin zihoazen Xabier Goicoechea Fernandez eta Carlos de Pedro Lopez esquadra mossoen aurka. Aldi berean, polizia-etxe nagusiak bi agenteen aurkako ikerketa ireki du.

Aldi berean, Esquadra Mossoek barne ikerketa abiatu dute bi agenteen aurka. Horietako bat, Xabier Goicoechea, esquadra mossoa bizkartzainen taldeko kide da.

Carles Puigdemontekin eta bi esquadra mossoez gain, Josep Maria Matamala (Puigdemonten laguna) eta Bartzelonako Unibertsitateko irakasle bat zihoazen auto barruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Katalunia albisteak Politika albisteak Alemania albisteak Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès argazkiak