Politika -

Mobilizazioa

Kataluniako 'salbuespen egoera' salatu dute Euskal Herriko udaletxeen atarietan

Horrez gain, 'preso politikoak' aske uztea ere aldarrikatu dute gaur eguerdian bildutako hunka pertsonek.

Kataluniako egoera salatzeko elkarretaratzea Bilbon. EFE
Kataluniako egoera salatzeko elkarretaratzea Bilbon. EFE
Kataluniari elkartasuna adierazi diote euskal hiriburuetako Udaletxe parean

1:48

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsona bildu dira igande eguerdian Euskal Herriko udaletxe nagusien atarietan, Katalunian bizi duten "salbuespen egoera" salatu eta "preso politikoak" askatzea eskatzeko.

EH Bilduk, ELA, LAB, ESK, Steilas, CNT, EHNE, Hiru eta Etxalde sindikatuek eta Gure Esku Dago plataformak deitu dituzte gaurko mobilizazioak, estatu espainiarrean dagoen "demokrazia gabeziaz" ohartarazteko.

'Kataluniarekin-Demokrazia-Askatasuna' lemapean egin dira elkarretaratzeak, Auzitegi Gorenak Jordi Turull Generalitateko presidentetzarako hautagai ohia eta Raul Romeva, Josep Rull eta Dolors Bassa kontseilari ohia eta Carme Forcadell Parlamenteko presidente izandakoa baldintzarik gabe kartzelan sartzeko hartutako erabakiaren ostean.

Iruñeko elkarretaratzean 'Kataluniarekin-Demokrazia-Askatasuna' pankartarekin erakutsi dute. Nafarroako hiriburuko alkateaz gain, foru parlamentariak eta Iruñeko zinegotziak izan dira.

Bilkuraren antolatzaileek zabaldutako agirian "PP-PSOE-Ciudadanos" taldearen gainbehera autoritarioa eta antidemokratikoa” kritikatu dute.

Ehunka pertsonak hartu dute parte Bilboko deialdian, 12:00etan, ikurrinak eta estelada zituztela. Besteak beste, Aitziber Ibaibarriaga EH BildukBilboko Udalean duen bozeramailea, koalizioako batzarkideak eta Ana Perez Steilas sindikatuko bozeramailea izan dira mobilizazioan. Horrez gain, Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburu ohia eta Jose Maria Gorordo Bilboko alkate ohia eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko kide historikoa ere Bilbon egon dira.

Donostian, bestalde, 'Kataluniarekin-Demokrazia-Askatasuna' lelopean, Igor Arroyo LAB sindikatuko idazkari orokor ordea eta Angel Oiarbide Gure Esku Dago plataformako bozeramailea izan dira.

Oiarbidek hedabideei ohartarazi dienez, Katalunian gertatzen ari dena "ez da ez demokratikoa, ezta normala ere". "Egin genezakeen okerrena egoera normala balitz bezala ikustea da. Guri ere eragiten digu gertatzen ari denak, eta hemendik gure elkartasuna eta babesa erakutsi nahi dugu", esan du.

Gasteizko elkarretaratzea Ama Zuriaren Plazan egin dute. "Preso politikoen askatasunaren" aldeko pankartak eraman dituzte parte-hartzaileek, eta demokrazia eskatu dute. Esteladak eta ikurrinak ere eraman dituzte.

"Gaur Katalunia eta bihar Euskal Herria" izan daitekeela ohartarazi du Otegik

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak "erabateko salbuespen egoeran" gaudela salatu du, "gaur Katalunia eta bihar Euskal Herria izan daitekeela" ohartarazteaz gain. Horrenbestez, "batasunetik abiatuta Estatuaren erasoari aurre egiteko" deia egin du, "jokabide baketsuak eta demokratikoak" erakutsiz, baina baita "beharrezkoa den irmotasun politikoa" ere. Otegik Elgoibarko udaletxearen parean egindako elkarretaratzean hartu du parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Berriak Politika ELA albisteak LAB EAE albisteak Gure Esku bideoak EH Bildu Nafarroa Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Protestak gaur Steilas ESK sindikatuaren azken ordukoa